jueves, 1 de agosto de 2013

FESTEN BUKAERA BERO BEROA



Bukatu dira ba aurtengo Loiolako Jaiak. 5 egunetan zehar festa zoragarriak izan dira. San Inazio eguna bero beroa izan da, bai tenperatura aldetik eta bai jai giro aldetik. Goizean herri krosan lasterkari talde ugariak beroari aurre  egin dio 6,4 km-tako ibilbidean. Ondoren, batel estropadetan oriotarrak izan dira nagusi, bai mutil eta baio nesketan. Beroak lagunduta, kukañarekin ausartu diren gazteak inoiz baino gehiago izan dira. Arratsaldean, sagardo festa freskagarria izan da eliz kalean eta Atari Ederren, berriz, folklore jailadian errusiar, kanadiar eta Euskal Herriko dantzariek maila handiko ikuskizuna eskeini dute. Azken dantzaldi eta trakaren ondoren, behin iltzea ehorztuta, amaitu dira 2013ko loiolako jaiak. 

URETAN FRESKATU DIRA LOIOLATARRAK (Irutxuloko Hitza - 2013-07-31)

San Inazio eguna ospatu dute; gaur bukatuko da jaietako programa
Nola egin aurre beroari? Nola freskatu termometroak 30 gradutik gorako tenperaturak ematen dituenean? Loiolatarrek uretara salto egin dute. Gaur egun handia ospatu dute, San Inazio eguna, eta jaien egitarauaren barruan kukaña jolasa egin dute. Haur eta gaztetxo andana elkartu da pantalanean, eta jolasak berak ere ikusle andana erakarri du Urumea ingurura. Estropada ere izan da eguerdian, infantil eta jubenilena, eta bietan oriotarrak izan dira garaile. 

Kukañaren bideoa:






No hay comentarios:

Publicar un comentario