Aurrez botatako euri zaparradak ez zituen kikildu loiolako kaleetan kalejiran ibili ziren sorgin, azti eta auzotarrak. Esku soiñuaz lagunduta, auzoko kaleak poztu zituzten eta egun argiak indarra galtzen zuen eiñean lorategi hirira hurbildu ziren guztiak. Bertan, konjuroak eta dantzariek su festari giroa eman zioten. Auzotar ugari hurbildu ziren, txokolate beroaz eta likore eztarri-berogailuaz gozatuz elkarri kontu kontari, gazteenak su txikietan jolastuz eskolako paperak erretzen zituzten bitartean. Suaren indarra jeisten zen bezala, pixkanaka erretirada hasi zen, gau zoragarri bati amaiera emanez.
Argazkiak: Pili Jauregi
No hay comentarios:
Publicar un comentario