martes, 27 de enero de 2015

AURREKONTUAK TXOMIN ENEAREN BERREGITURATZERAKO

Txomin Enearen ordua iritsiko ote da behingoz?

TXOMIN ENEA BERREGITURATZERA BIDERATUKO DA HIRIGINTZAREN AURREKONTU KOPURU HANDIENA

73 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du Ricardo Burutaran Etxebizitzako eta Hirigintzako zinegotziak datozen lau urteetarako.
Txomin Enea berritu eta Urumeak urtero eragiten dituen uholdeak saihesteko proiektua izango da udaleko Hirigintza sailaren helburu nagusia datozen lau urteetan, eta horretarako, 73 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du Ricardo Burutaran Etxebizitzako eta Hirigintzako zinegotziak. Martutene ingurua berritzearekin batera beste proiektu nagusiak aurkeztu ditu, hala nola Berion eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzak eta baita Astiñene baserria eskuratzeko proiektua ere.
Txomin-Eneako lanak dagoeneko martxan jarri ziren eraikinen eraispenekin eta lur ekarpenekin iaz, eta otsaila bukaeran urbanizazioa eta etxebizitzak egiteko obren lehiaketara aurkezteko epea amaituko da. Obrari aurre egiteko 73 milioi euroko aurrekontu proiektua aurkeztu du Burutaranek datozen lau urteetan banatuta:
2015: 14.180.148,82 euro.
2016: 22.001.345,79 euro.
2017: 31.577.110,65 euro.
2018: 6.098.375,64euro.
Aurrekontu horrekin, Urumea ibaiak sortutako uholdeei aurre egitea espero du zinegotziak. Konkretuki, 22 milioi euroko ekarpena aurreikusi dute Txomin-Enean, aurten 428.350,90 eurorekin, 2016an 4.361.553,19 eurorekin, 2017an 14.117.119,38 eurorekin eta 2018an 3.697.175,64 eurorekin.
Horrekin batera, Txomin-Eneako Azpiestazio Elektrikoan 600.000 euro inbertitzea aurreikusi dute aurten, beste horrenbeste 2016an eta 300.000 euro 2017an. Txomin-Eneako Espartxo zubian datozen urteotarako 3 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten da (100.000euro 2016an, 1.650.000 euro 2017an eta 1.100.000 euro 2018an).
Bestalde, Astiñene zubian 3 milioi inbertituko dituzte (100.000 euro aurten, 1.650.000 euro 2016an eta 1.250.000 euro 2017an). Horrekin batera, Burutaranek adierazi du Astiñene baserria eskuratuko duela udalak 60.000 eurorekin, hau babesteko asmoz, eta beste 1,2 milioi Martuteneko bide-sistema orokorrarentzat bideratuko dituzte bi urtetan.
Errepideak eta Miramon
Burutaranek azaldu duenez, hainbat errepidetan ere dirua inberitutko dute. Hala, Añorgako bulebarizazioaren lehen fasearako obrak laster aterako dira lehiaketara, URAk (Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Ur Agentzia) obra baimenduz txostena egiten duenean. Aurrekontuen arabera, 837.357,45 euro inbertituko dira aurten eta 1.550.570,18 euro 2016an.
Illunbeko errepide berriak bertara sarbidea errazteko 1.072.268,96euro bideratuko dituzte. Horrez gain, Burutaranek 250.000 euroko diru-ekarpena aurreikusten du, duela urte batzuk udalak Illunberen kontratua bertan behera utzi eta gero ordaindu beharreko kalte-ordainarengatik.
Ospitaleetako errepidearen hobekuntza ere bilatzen da, paraleloan joango den bide batekin, osasun zentroaren parean trafikoa lasaitzea ahalbidetuko duena. Ekarpena kasu honetan 100.000 eurokoa izango da aurten, 1.500.000 euro 2016an eta 371.917,12 euro 2017an.
Miramon Parke Teknologikoan BCCko ikasleentzat pentsatutako egoitza-hotel baten eraikuntza, Eureka! Museoaren parean biribilgune bat egitea, garraio publikoaren hobekuntzarako, pasabide baten eraikuntza eta baso berri baten diseinua aurrikusi dituzte. Lan hauek 1.169.285,42 euroko aurrekontua izango dute aurten.
Azkenik, urbanizazio lanak egingo dituzte, eta horretarako aurten 14.180.148,82 euro bideratuko dituzte, 2016an 22.001.345,79 euro, 2017an 31.577.110,65 euro eta 2018an 6.098.375,64 euro.
Udal Gobernuaren aurreikuspenen arabera, Aldunaeneko urbanizazioa ere egingo da (250.000 euro), baita Julimasenekoa ere, dagoeneko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu duena (416.060,32 euro 2015ean eta 500.000 euro 2016an).
Babes ofizialek etxeak Berion eta Txomin Enean
Etxegintzak maileguak eskatzeko abalak eskatzea onartu ditu, 11.120.000 euroko kopuruarekin. Berion eraikiko diren babes ofizialeko 48 etxebizitzak eraikitzeko operazio bera egin du 4.055.000 eurorekin, non gainera beste 48 etxebizitza tasatu eraikiko diren.
Horrela, Etxegintzak datozen urteetarako 34,5 milioi aurrikusi ditu: aurten 5.703.123,42 euro, 2016an 22.924.084,58 euro, 2017an 11.590.000,00 euro eta 2018an 4.300.000,00 euro.
Ane Urrutikoetxea - Irutxuloko Hitza 2015-01-27

No hay comentarios:

Publicar un comentario