lunes, 2 de febrero de 2015

2015EKO KALDEREROAK LOIOLAN

Euriari aurre eginez, lehen kaldereroak iritsi ziren Donostiara joan den larunbatean. Lehenak, noski, loiolakoak.
--------------------------------------------------------------------------------------------------
LEHEN KALDEREROAK IRITSI DIRA DONOSTIARA
Bi aste bakarrik geldi-tzen dira Inauteriak iristeko eta, nola ez, Kaldereroak ari dira jada festa iragartzen. Konpartsa gehienak datorren asteburuan aterako dira kalera, baina Loiolakoak aurreratu egin dira.
Atzo arratsaldean atera ziren kalera loiolatar-hungariarrak, zartagiak eta mailuak eskuetan eta ohiko doinuak abestuz. Txokolate beroa hartu zuten lehenengo eta ondoren zeharkatu zituzten auzoko kaleak, gero zaharren egoitzara bisita egiteko. Ijitu jantziak kendu gabe, Loiolatarra klubeko konpartsako kideek afaria izan zuten ondoren, festa eguna ondo bukatzeko.

Noticias de Gipuzkoa - 2015-02-01

No hay comentarios:

Publicar un comentario