jueves, 5 de marzo de 2015

"EUSKAL KULTURAREN ILDOTIK" JARDUNALDIAK LOIOLAN

"EUSKAL KULTURAREN ILDOTIK" JARDUNALDIAK LOIOLAN
Hontza Elkarteak 30 urte beteko ditu aurten, eta jardueraz beteriko egitaraua eskainiko du martxoan. Beste zenbait elkarteren moduan, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz ixteko arriskuan dagoela gogoratu dute, baina halere aurrera egiteko gogotsu daude, eta aurten ere Euskal Kulturaren Ildotik jardunaldiak egingo dituzte.
Ostegunean (martxoak 5) Porrotx pailazoaren bisita izango dute kultur etxean. Haurrentzako bihurrikeriak eta kantak prestatuko ditu 18:00etan. Larunbatean (martxoak 7) Pasaiara txango bat egingo dute. Hontza elkartetik abiatuko dira 09:00etan, eta Albaola itsas faktorian bisita egingo dute.
Martxoaren 14an, hilero bezala, kantujiraegingo dute 12:00etan, Eliza kaletik abiatuta. Bezperan entsegua egingo dute kultur etxean, 19:00etan. Egun berean mus txapelketaegingo dute Hontza elkartean, eta gauean, 21:00etan, afari tertulia.
Martxoaren 19an, 19:00etan,  Ipuinen ibilbidea egingo dute kultur etxean. Eraikineko sei txoko desberdinetan ipuin bana entzuteko aukera izango dute parte hartzaileek. Musikaz, elezaharrez eta ipuinez gozatzeko aukera izango dute. Helduentzako eta haurrentzako istorioak kontatuko dituzte, eta kontalari gisa hainbat auzotar ariko dira, tartean Maite Agirre.
Antolatzaileek gogorarazi dute Korrika martxoaren 22an pasako dela Donostiatik, eta Loiolan harrera egiteko prestatuko direla. Gainera, bezperan, Loiola Bizirik-ek Udaberriko danborrada egingo du.
Nerea Lizarralde - Irutxuloko Hitza - 2015-03-04

No hay comentarios:

Publicar un comentario