viernes, 27 de julio de 2012

LOIOLAKO JAIAK 2012 - PROGRAMA

LOIOLAKO JAIETAKO PROGRAMA 2012 - FIESTAS DE LOIOLA

Iritsi dira ba 2012ko Loiolako Jaiak. Festei hasiera ematen dien txupinazoa bihar, larunbata, izango bada ere, gaurtik aurrera ekintza ezberdin ugariz beteko zaigu gure auzoa. Haurrentzat ekintzak, estropadak, folklore jaialdia, kontzertu solidarioa, Loiola Parade, joaldunak, koadrilen eguna, elektrotxaranga, titiriteroak, kros herrikoia, entzierrotxoa ... denetik aurki dezakezue jaietako programan. Jai Batzordeak programa ederra osatzea lortu du eta orain guztiok ondo pasatzea da helburua. Zorionak loiolatar guztiei eta auzokoak ez direnak ere gonbidatuak daude gure jaietaz gozatzera. Errespetuz beteriko jaiak izan daitezen, inolako istilurik gabekoak. Jaietako argazkiak gure helbide elektronikora (loioladonostia@hotmail.es) bidali eta hemen argitaratuko ditugu. Ondo pasa jaiak eta gora Loiola!!!
--------------------------------------------------------------------------------------------------------

  Ya están aquí las fiestas de Loiola. Auque el txupinazo que da inicio a las fiestas será mañana, sábado, desde hoy y hasta el martes nuestro barrio se va a llenar de multitud de diferentes actividades. Actividades para niños, regatas, festival de folklore, concierto solidario, Loiola Parade, joaldunak, día de las cuadrillas. elektrotxaranga, cross popular, encierrillo... podéis encontrar de todo en el programa de fiestas. La comisión de fiestas ha organizado un programa muy completo y ahora el objetivo es que todos lo disfrutemos. Felicidades a todos los loiolatarras y a los que no son del barrio les invitamos a venir y disfreutar de nuestras fiestas. deseamos que sean unas fiestas basadas en el respeto al prójimo, sin ningún tipo de incidente. Podéis enviarnos las fotografías que toméis de las fiestas a nuestra dirección elecrtrónica (loioladonostia@hotmail.es) y las publicaremos en este blog. Pasadolo bien en las fiestas y Gora Loiola!!!
-------------------------------------------------------------------------------------------------

Este es el programa de fiestas en euskera. El programa en castellano lo podéis ver en la entrada del 25-07. Además, mirad quien va a venir este años a las fiestas de Loiola!!!
http://www.youtube.com/watch?v=vbjJZhfeR6E


 LOIOLAKO JAIETAKO PROGRAMA 2012 - LOIOLAKO JAIAK / FIESTAS DE LOIOLA

UZTAILAK 27, OSTIRALA
Ferietan prezio bereziak.
19:00 h: Paleta torneoko finalak frontoian.
20:00 h: Koadrilen arteko poteoa musikarekin lagunduta, parkeko txoznatik aterata..
22:00 h: Parkeko karpan filme baten proiekzioa: GAZTA ZATI BAT (Jon Maia).

UZTAILAK 28, LARUNBATA - NAFARROAREN EGUNA
10:30 h: Haur tailerrak. Gaia: Joaldunak. (Kontserba, oliba, tomate etabarreko lata hutsak ekarri)
10:30 - 11:30 h. Kanpoko XIII. pintura lehiaketako izen ematea Eliz kalean.
11:30 h: Ajoarriero lehiaketaren hasiera parkean..
12:00 h: Txupinazoa eta iltzea igotzea.
              Irurtzun joaldunen konpartsaren irteera.
              Dultzainero taldearen irteera.
12:30 h: Batelen estropada herrikoia ibaian.
14:30 h: Bazkari herrikoia parkean (Txartelak karpan salgai).
16:30 h: "Corrientes Navarras" jota abeslari taldearen emanaldia parkean.
17:30 h: Kulki jokoak, haurrentzat herri kirolak. Eliz kalean.
18:00 h: XXIV. Nazioarteko Folklore jaialdiko desfilea auzoko kaleetan zehar, irteera kultur etxetik.
18:20 h: Kanpoko XIII. pintura lehiaketako sari banaketa.
18:30 h: XXIV Nazioarteko Folklore Jaialdia Atari Ederreko plazan (euria egingo balu, frontoian egingo da).
     - Colima-ko Unibertsitateko Baleta (Mexico).
     - Sulaimaniyah. Taldea R. Kurdistan (Irak).
     - Orritz - Iskidi (Irurtzun). 
19:30 h: IRRINTZI ERRALDOIEN KONPARTSA eta buruhandien irteera.
23:00 h: Kontzertuak parkean talde hauekin:
                    LA POP`LLA (tributo a La Polla Records)
                    3GABE2
01:00 h: LOIOLA PARADE-aren irteera Eliz kaletik.

UZTAILAK 29, IGANDEA - MOZORROEN GAUA
09:00 h: Diana txistulariekin auzoan zehar.
11:30 h: Txikientzat bisuteria tailerra ibai ondooko pasealekuan eta ondoren erakusketa.
12:00 h: batelen estropada ibaian, XXXIII, gizonezkoen bandera eta XI, emakumezkoen bandera, Loiolatarra elkarteak antolatuta.
13:30 h: Kukaña ibaian, ausartenentzat sariak egongo dira.
17:00 h: Mus txapelketa azkarra parkeko parkean.
18:00 h: Haur antzerkia: AMETS EGITEN EZ ZEKIEN IRATXOA. Igeltegi kalean.
19:00 h: Kuadrilen arteko jokoak parkean.
19:30 h: Erraldoien eta buruhandien konpartsa auzoko kaleetan zehar..
20:30 h: Koadrilen arteko poteoa musikaz lagunduta.
22:00 h: Koadrilen arteko afari herrikoia karpan. Koadrila bakoitzak bere afaria ekarri dezake edo bestela karpan erosi.
23:30 h: Parkean kontzertu solidarioa:
             ITACA BAND
             LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS
            DJ MIKELTXI
         Sarrera: kilo bat janari behar gehiena dutenei emateko.
01:00 h: LOIOLA PARADEaren bigarren irteera Eliz kaletik..

UZTAILAK 30, ASTELEHENA
09:00 h:  Diana txistulariekin auzoan zehar.
11:00 h: Txokolatada parkean.
11:30 h: Puzgarriak parkean.
17:00 h: ANDER EDO, ipuin kontalaria parkean.
18:00 h: Aldibereko ajedrez partidak Mikel Zubiaren aurka Eliz kalean.
18:00 h: BINEFARREKO TITIRITEROEN irteera kultur etxetik. "BABIOS ESPECTÁCULO ESTRAMBÓTICO".
19:00 h: Eskuzko pilota jaialdia:
        Kadeteak: Chiapuso - Aranguren vs Arteaga - Aburuza
        Loiolako txapelketako finalak.
19:00 h: LOIOLATARRA ELKARTEA eta ZULOIDAN danborradaren irteera Loiolatarra elkartetik.
20:00 h: Erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera.
20:00 h: AKODA`S BOZINE elektrotxarangaren irteera.
21:00 h: Loiolako Gaztetxearen Aldeko Kontzertuak topo geltokiaren ondoan:
             LIRICA DE CERDOS / ZERRIEN LIRIKA + KOMANDO ITINERANTE + Talde sorpresa
23:00 h: TRAKETS taldearekin dantzaldia parkean.
23:00 h: DJ`S: CHUKRAZY, UNAI V ETA JOTADG. Ernio kalean.
24:00 h: San Inazio egunari hasiera emateko banderak igoko dira parkean.
24:00 h: Zezen - suzkoaren irteera parkean .
01:00 h: AKODA'S BOZINE elektrotxarangaren irteera.

UZTAILAK 31, ASTEARTEA, SAN INAZIO EGUNA
08:00 h: Barrene herrikoia frontoian.
09:00 h: Diana txistulariekin auzoan zehar.
10:45 h: XXVII challenge 2012 Kross Herrikoia, ibilbidea 6,4 km. (Izenematea herrikrossa.com, 6 Eur.)
11:15 h: Haurrentzat tailerra. Gaia: San Ferminak.
12:00 h: San Fermin entzierrotxoa txikienentzat ibai ondoko pasealekuan.
12:15 h: KANTUJIRAren irteera parkeko karpatik, Euskal Dantzak ere dantzatuko dira.
12:30 h: Meza Nagusia.
14:00 h: Bertso saioa Julio Soto eta Odei Barrosorekin karpan.
14:00 h: Gure Babesa zaharren egoitzan bazkari herrikoia eta sari banaketa.
14:30 h: Bertso bazkaria Julio Soto eta Odei Barrosorekin karpan.
18:30 h: XXIV Sagardo jaia Eliz kalean, oHONTZA KULTUR ELKARTEAk antolatuta.
18:30 h: Trikitilariak Eliz kalean.
20:00 h: J.A. Yarza toka txapelketa herrikoia Plazaburun.
20:00 h: Erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera GAUERDI txarangak lagunduta.
20:30 h: DJ Mikeltxiren emanaldia Loiolako gazteenentzat parkean.
23:00 h: Iltzearen ehorztea auzoan zehar GAUERDI txarangak lagunduta.
24:00 h: Parkeko banderen jeistea San Inazio egunari amaiera emateko.
24:00 h: Ibai ondoko pasealekuan azken traka.
              Oraindik ere bizirik daudenentzako Karaokea parkean.

 ONDO PASA FESTAK ETA GORA LOIOLA!

DBUS-EN oharra:

Jakinarazi nahi dizuegu larunbatean, hilak 28, goizeko 10etatik aurrera, Sierra de Aralar kaleko autobus geltokia kendu eta Patxillardegira pasako dela, uztailaren 31 arte. Aldaketa hau Loiolako jaiak direla eta egin dugu, Sierra de Aralar kalea itxita geratuko baita.


No hay comentarios:

Publicar un comentario