miércoles, 22 de agosto de 2012

AGERRE TEATROAREN ENTSEGU IREKIAK LOIOLAKO GAZTETXEAN

Agerre teatroaren azken obraren entsegu IREKIAK Imuntzo ta Beloki trikitilariekin Loiolako gaztetxean ari dira egiten joan den astetik. Astelehenetik ostiralera (Facebook bitartez konfirmatu) goizeko 9:00 etatik 13:00 bitartean.




Kixote, Agerre Teatroaren eskutik
Konpainia gipuzkoarrak Kixoteren inguruko sortaren laugarren eta azken lana prestatzeari ekin dio: 'Zu ere On Kixote?' Guztira hamar emanaldi egingo dituzte udazkenean zehar eta, hauetan, tokian tokiko kolektibo nahiz artistek ez ezik, Imuntzo eta Beloki trikitilariek ere hartuko dute parte. Horrexegatik darama obra honek 'Teatro, trikitixa eta herria' azpititulua. 

- -
 

Agerre Teatroak 2009an taularatu zuen Kixoteri buruzko aurreneko obra, eta udazkenerako prestatzen ari den laugarren honekin emango dio behin betiko amaiera Cervantesen lana ardatz izan duen etapari.

Zu ere On Kixote? lanean Kixote garaikidea bizikleta gainean ikusi ahal izango dugu Dultzinea amets goxoaren atzetik. Urritik abendura bitarte, besteak beste, Elorrion, Amurrion, Uharten, Olaztin, Hendaian, Zaldibian, Hernanin eta Donostian antzeztuko dute.
Teatro, trikitixa eta herria azpitituluak iradokitzen duen moduan, obra honek badu ezaugarri berezirik. Batetik, Imuntzo eta Beloki trikitilari bikoteak hartuko du parte emanaldi guztietan eta, bestetik, herri bakoitzean tokiko aktore, musikari, dantzari eta artistak batuko zaizkie Teatro taldeko kideei. Emanaldi bakoitza dagokion herri horretara ahalik eta gehien hurbiltzeko esfortzuan, gainera, testuan eskualde bakoitzeko historiaren zertzeladak biltzeko asmoa dute.
Euskararen Nazioarteko Egunean, Donostian
Abenduaren 3an, astelehenez, obra Donostiara iritsiko da. Euskararen Nazioarteko Eguneko emanaldi hau berezia izango da, Albaola Itsas Kultura eta Ondarearen Elkartearen lankidetza izango baitu. Hala, antzezleak kaian porturatuko dira eta kalejiran hurbilduko dira Trinitate plazaraino, lana bertan antzezteko.
Gaztezulo, 2012-08-17
http://www.gaztezulo.com/berriak_view.php?uuid=2875


1 comentario:

  1. Hola.

    Esto no es de Loiola pero sí de cerca (y la hipótesis un problema global). Os lo comento porque os soléis hacer eco de cosas importantes de Donostia que a los grandes altavoces a veces no les interesan.

    ************* ¿No habrá fracking por Donostia, natural o artificial? ************

    Hay una fuente en el parque de Pío XII, junto a una de las nuevas canchas deportivas que queda junto al instituto Usandizaga, que suele saber mal, como a gasolina o gas natural. El sabor es variable entre bueno (rara vez) y malo (casi siempre y con distintas intensidades).

    Tal vez cuando el agua sabe muy mal, si es por causa de hidrocarburos, se puedan verificar los mismos experimentos que en las escenas entre 15:11 y 15:31 del interesante corto documental “La sombra del fracking”: http://vimeo.com/46871495

    Gracias

    ResponderEliminar