viernes, 22 de noviembre de 2013

EUSKARAREN EGUNA 2013 LOIOLAN: EGITARAUA


Hontza Elkarteak eta Sustrai Loiolako Aisialdi Taldeak antolatuta, hainbat ekintza ospatuko dira auzoan Euskararen Egunaren inguruan.

  Ostiral honetan, azaroak 22, Josu Tellabideren hitzaldia izango da kultur etxean, gaia: "1813 - 2013. Harresien kanpoaldetik. Loiola eta inguruko baserrietan eragina".

  Larunbatean, azaroak 23, Urumea ibaiatik gora txalupaz txangoa egiteko aukera izango da.

  Iigandean, azaroak 24, Kantu, dantza, jolas jira mundiala Sustraiko taldekoekin. Haur eta gazteek euskararen inguruan ederki pasatzeko aukera bikaina.

  Azaroaren 29an, ostirala, iazko urtean hildako Joxe Aierberi omenaldia egingo zaio. Euskal kulturaren sustatzaiel eta bultzatzailea, bertsolari eta bertso jartzailea, idazlea, Arantzazuko Ama Ikastolaren bultzatzailea eta auzoko kultur mugimenduan beti burubelarri lanean jarduten zena, merezitako omenaldia jasoko du. Ondoren, Erramun Martikorenaren kantaldia izango da.

  Hona hemen egitarauaren kartela:



SUSTRAI:
Igande hontan ere elkarrekin egoteko aukera izango dugu. Oraingoan Hontza elkarteko lagunekin elkarlanean KANTUdantzaJOLASjira bat prestatu dugu. Auzoan zehar dantzan, abesten eta jolasten igaroko dugu igande goiza. Animatu eta gerturatu, ez zaizu damutuko 

No hay comentarios:

Publicar un comentario