jueves, 9 de enero de 2014

BATEL JARDUNALDIA LOIOLAN - JORNADA DE BATELES EN LOIOLA

LIGA GUIPUZCOANA DE BATELES 2014- 1ª JORNADA

LUGAR: LOIOLA- DONOSTIA

FECHA: SÁBADO 11 DE ENERO DE 2014

HORA: 12:00 H.

-----------------------------------------------------------------

GIPUZKOAKO BATEL LIGA 2014 - 1.GO JARDUNALDIA

LEKUA: LOIOLA (Donostia)

EGUNA: LARUNBATA URTARRILAK 11

ORDUA: 12:00 H.

----------------------------------------------------------------------------------------------

Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia Donostian jokatuko dute, larunbatean

Estitxu Zabala, Irutxuloko Hitza, 2013-01-09

http://irutxulo.hitza.info/2014/01/09/gipuzkoako-batel-ligako-lehen-jardunaldia-donostian-jokatuko-dute-larunbatean/
Arraunzaleek asteburuan badute hirian zertaz gozatu. Izan ere, Gipuzkoako Batel Liga larunbat honetan hasiko da, 12:00etan, eta Loiola eta Amara inguruko ibai tartean izango du ibilbidea. Gainera, Donostiarra klubeko arraunlariek batel bat uretaratuko dute, lehen aldiz, eta Hernani, Tolosa, San Juan eta Hibaika klubetako batelak ere arituko dira lehian, besteak beste.
Zehazki, lehenengo jardunaldia Hernaniko Arraun Elkarteari egokitu zaio antolatzea, eta aurreko urteetan bezala, Donostian izango da. Aurten, ordea, ibilbidea Loiolatik Txomin Enea aldera izan beharrean, bestalderuntz egingo dute, Ur-Kirolaken egoitza ingurutik abiatuta (mapan ikus daiteke ibilbidea). Haur mailakoek 835 metro egin beharko dituzte, kadeteek 1.500 metro, eta jubenil eta seniorrek, berriz, 2.000 metro.
Gipuzkoako Batel Ligak, guztira, 13 jardunaldi izango ditu eta martxoaren 30ean jokatuko dira azken estropadak, Getarian. Ondoren, apirilaren 5ean eta 6an Gipuzkoako Batel Txapelketaren txanda izango da. Ondoren, trainerilla denboraldia hasiko da, eta iaz Donostiarrak hainbat trainerillekin parte hartu zuen bertan, lehen aldiz. Hala, traineru denboraldia hasi aurretik, arraunlariek lehiatzeko aukera izan zuten, prestaketa moduan. Aurten, oraindik ez dute erabaki parte hartuko duten, entrenamenduen prestaketaren arabera hartuko dute erabakia. Edonola, Gipuzkoako Trainerilla Liga apirilaren 12tik maiatzaren 17ra izango da, 9 jardunalditan banatuta; eta maiatzaren 18an, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketak denboraldiari bukaera emango dio.




No hay comentarios:

Publicar un comentario