OSCAR SOTILLOSEN "EQUIDISTANCIA" LANAK IRABAZI DU JUAN CARLOS EGUILLOR SARIA
Agurtzane Altuna - Irutxuloko Hitza 2014-10-03
Juan Carlos Eguillor III. Nazioarteko Ikus-Poesia sarira aurkeztutako 23 lanak ikusgai egongo dira Loiola kultur etxean, urriaren 17a arte, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era; gaur 19:00etan inauguratuko dute erakusketa.
Euskadiko Idazleen Elkarteak urtero antolatzen du sari hau Juan Carlos Eguillor Uribarri (Donostia, 1947) artistaren omenez. Aurten Kataluniako Oscar Sotillos artistak irabazi du lehen saria, Equidistancia lanarekin.
Sotillosen esanetan lau urteko alabarekin izandako bizipenetan oinarritutako poema batetik sortu da Equidistancia lana: “harekin jolastean sentitzen dudan bizitasuna eta arintasuna, hura hazten ikustean, harekin batera jada ahaztu dudana ikasiz. Esaterako, gogoan dut bere eskuaren itzala deskubritu zueneko liluratuaren begirada. Honi gehitu behar zaio errotua egotearen sentsazioa, oinak lurrean edota lurretik gertu izaten laguntzen zaituenaren sentsazioa, mundua begien bistatik galdu gabe”.
Oscar Sotilloren ‘Equidistancia’ lanak irabazi du Juan Carlos Eguillor saria. (Argazkia: Euskadiko Idazleen Elkartea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario