lunes, 15 de noviembre de 2021

LANBIDE HEZIKETAKO CAMPUS PUBLIKOA LOIOLAKO KUARTELAREN LURSAILETAN?

 Lanbide Heziketako campus publikoa, 

Loiolako kuartelaren lursailetarako 

Eusko Alkartasunak duen proposamena

Donostiako Eusko Alkartasunak gaur egun Loiolako kuartel militarra dagoen lursailaren inguruko proposamen bat argitaratu du. Espazio berri honetan Lanbide Heziketako Campus publiko batek hartuko luke lehentasuna, estatuan lehenengoa izango litzatekeena. Baso batentzako lekua ere egongo litzateke, baita etxebizitzentzat eta kirolgune batentzat ere. Proposamen hau hiriko hainbat elkarterekin bildu ostean garatu du alderdi politiko abertzaleak.

Eusko Alkartasunak adierazi du gaur egun ez dagoela ez Espainiako estatuan ez Frantziakoan leku zehatz batetan integratuta dagoen Lanbide Heziketa eredurik, eta campus bat sortzeak Lanbide Heziketako eskaintza handitzea eragingo lukeela diote. Izan ere, alderdi abertzalearentzat garapen ekonomikoa sustatzen du hezkuntza mota honek.

Bestalde, proiektu honek Urumea ibaia eta ibarra balioetsiko dituela diote Eusko Alkartasunakoek. Horretarako, ibaiaren ertzean paseorako eta kirola egiteko gunea ahalbidetuko loke proiektu honek.

Proiektua garatuko den espazioak 190.000 metro karratu ditu, eta horietatik 20.000 ibaiaren ertza aisialdirako espazio bihurtuko liratezke. Beste 70.000 metro karratutan baso bat egongo litzateke, eta 30.000 metro karratutan 400 etxebizitza publiko eraikitzeko espazioa egongo litzateke.



Irutxuloko Hitza - Iñaut Gonzales de Matauko Rada 2021-11-12

https://irutxulo.hitza.eus/2021/11/12/lanbide-heziketako-campus-publikoa-loiolako-kuartelaren-lursailetarako-eusko-alkartasunak-duen-proposamena/

No hay comentarios:

Publicar un comentario