Sustrai taldekoak igande goizean Atari Ederreko pampinen jaiotza apaintzen jardun ziren, haur talde baten laguntzarekin.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo lagunak! Atzo goizean Atari ederren egon ginen Tan tai konpartsako lagunekin jaiotza apaintzen. Gerturatu ziren haur eta gurasoek euren ondar aletxoa jartzeko aukera izan zuten. Goizean gerturatu ginen Atari ederrera txokolatearekin , panpinekin eta jaiotza apaintzeko hainbat materialekin. Arazo tekniko txiki batzuk izan genituen baino “gure babesa” elkarteko eta elizalde tabernako lagunei esker dena konpondu genuen. Aurten Sustrai aisialdi taldetik lehenbizikoz hartu dugu parte dinamika honetan eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Izan ere auzotarrek beraiek apaintzen dute auzoa, auzolanean. Bi tailer antolatu genituen eta hauetan egurrezko topo bat margotu eta kartel batzuk prestatu genituen. Lan guztiak jada ikusgai daude Atari ederren. Beraz badakizue gerturatu eta gozatu jaiotza original honetaz! Gu laister bueltatuko gara berri gehiagorekin, beraz adi egon eta laister arte!
Blog dedicado al barrio de Loiola, de Donostia, donde los vecinos del barrio pueden expresarse, publicar sus sugerencias, quejas y todo lo relacionado con nuestro barrio. Email para publicación de información: loioladonostia@gmail.com Loiola auzoari buruzko bloga, non bertako auzotarrek beraien berriak, kexak, aholkuak edo auzoarekin loturik dagoen beste edozer argitaratu dezakete. Blog honetan argitaratua izatea nahi duzuen informazioa loioladonostia@gmail.com helbidera bidali dezakezue.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario