viernes, 30 de noviembre de 2012

HIPO ETA TOMAX PAILAZOEN IKUSKIZUNA LOIOLAN: PAPO PUPA


Eta euskakaren egunaren inguruan Loiolan antolatu diren ekintzei amaiera emateko, PAILAZO IKUSKIZUN PAREGABEA haurrentzat.
Hipo eta Tomax pailazoek beren ikuskizun berria eskeiniko dute larunbat honetan, abenduak 1, Loiola auzoko Eliza kalean. Ikuskizunak  'Papo Pupa' izena du, eta lau urtetik gorako haurrentzat egokia da. Eguerdiko 12:00-tan da antzerkia. 
Hau da istorioa: Hipotolomeok bizikletaz zihoala istripua izan du. Tomax-ek semaforoaren (mesaforoa Hiporentzat) funtzionamendua esplikatu eta gero, medikuaren kontsultara eramango du senda dezaten; baina Patxi Xiringa sendagilea ez da agertuko. Orduan, Tomax, mediku bihurtu eta Hipo 'sendatzen' saiatuko da.
Hipo eta Tomax-en emanaldietan ohikoa den bezala umorea, jokoak, magi eta kantak dira ikuskizunaren osagaiak.
Mikel Sarriegi eta Joserra Fachado dira pailazook. Aspaldi hasi ziren Donostiako Zurriola Ikastolan antzerki-irakasle, eta 2008an pailazotzan hastea erabaki zuten. Atzo aurkeztutako ikuskizuna bosgarrena dute. Hasierakoa 'Dinbi-danba' izan zen, indio eta bakeroen istorioez osatua. Gero 'Beldurraren etxean', 'Herri kirolak' eta 'Sukaldean' etorri ziren.
Joserra Fachadok (Pasaia, 1960) Isaias maltzurrarena egin zuen Euskal Telebistako 'Goenkale'-n. Antzerkian ere jarduna da, besteak beste 'La mano del emigrante'-n (Tanttaka Teatroa). Mikel Sarriegi (Hondarribia, 1968) gehiago aritu da ETBn: 'Jaun eta jabe', 'Goenkale' eta 'Brinkola'-n, besteak beste.
HIPO ETA TOMAX
IZENBURUA / TÍTULO: PAPO PUPA
LEKUA / LUGAR: LOIOLAKO ELIZA KALEAN - CALLE IGLESIA DE LOIOLA
EGUNA / FECHA: LARUNBATA ABENDUAK 1 - SÁBADO 1 DE DICIEMBRE
ORDUA / HORA: EGUERDIKO 12:00-ETAN - A LAS 12:00 DEL MEDIODÍA
Argumento de "Papo Pupa":
Hipotolomeo ha tenido un accidente de bicicleta. Tomax le lleva a la consulta del doctor "Minandikoetxea", pero este no aparece. Así que Tomax decide vestirse de médico e intentar curar a Hipo. Como es habitual en todas sus actuaciones, habrá humor, juegos, magia y música.
Hipo eta Tomax





No hay comentarios:

Publicar un comentario