viernes, 12 de septiembre de 2014

IKASBIDE IKASTETXEAREN ZONIFIKAZIO ALDAKETA

Ikasbide ikastetxeren zonifikazioaren inguruan honako informazio hau jaso degu Harkaitz Zubiriren eskutik:
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo.
Eusko Legebiltzarrak atzo (2014-09-10) eskatu zuen Ikasbideren zonifikazioa aldatzea. Lehengo ikasturtera arte, Ikasbideren lehentasunezko eremuan zeuden Loiola, Erribera eta Amarako zati handi bat (Pio XII.aren plazara arte). Zonifikazio horrek Loiolako eta Erriberako hainbat ikasle Ikasbidetik kanpo utzi zituen 2013-2014 ikasturtean, gehienbat Haur Hezkuntzako 2 urteko gelan. Aldiz, beste zenbait auzo eta herrietako ikasleak sartu ziren Ikasbiden, batik bat Amarakoak, nahiz eta Amaran bertan Haur Hezkuntzako beste bi ikastetxe dauzkaten eta azken urteetan ikastetxe hauetan inoiz ez den Amarako haurrik kanpoan gelditu.

Legebiltzarraren presioaren ondorioz, lehengo ikasturtearen amaieran aldatu egin zuten Ikasbideren lehentasunezko eremua, baina ez behar bezain beste: Loiola, Erribera eta Amara Osinaga hartzen zituen barne, nahiz eta Amara Osinagako haurrek bertan duten Amara Berri ikastetxea. Zonifikazio berriarekin ere Loiola eta Erriberako hainbat haur Ikasbidetik kanpo gelditu ziren asten honetan hasi den ikasturterako, 2014-2015 ikasturterako hain zuzen. Loiolako ume bat Ikasbidetik kanpo gelditzen bada, ume hori 4 urtetik aurrera 2-4 kilometro artean egitera behartuta dago egunero, eta, horrez gain, auzoko sozializazio sare garrantzitsuenetako batetik kanpo gelditzen da. Izan ere, Ikasbide Erriberan ireki zutenetik, La Sallek eta Ikasbidek hartzen dituzte Loiolako ume ia guztiak.
Legebiltzarrak atzo (2014-09-10)  onartutakoa betetzen dutenean, Ikasbideren lehentasunezko eremuan soilik Loiola eta Erribera egongo dira.

Era berean, orain arteko zonifikazioaren ondorioz Loiolako eta Erriberako hainbat ikasle Ikasbidetik kanpo gelditu direnez, atzo (2014-09-10) Legebiltzarrak eskatu zuen kaltetutako ikasle horiek Ikasbiden hartzea. 

EH-Bildu, PSE eta PPren babesarekin onartu zuten.

Atxikitako dokumentuan doakizue bi puntuak jasotzen dituen dokumentua.


No hay comentarios:

Publicar un comentario