sábado, 27 de septiembre de 2014

XAGUAK XAGU, KONFIDANTZA, ARDURA ETA BESTELAKOAK

Xaguak xagu. Azken garaietan askotan ikusi ditugu xaguen jarduerak komunikabideetan, barzenas, gurtel eta antzeko izen handikoak. Baina ez genuen espero xagu jarduera horiek gurean ere azalduko zirenik. Eta nola azaldu ere. Xaguak bereak eta bi xagutu ditu, inorrek espero gabe xaguak zakua hustu du.

 Konfidantza. Konfidantza, hitz ederra, esan nahi mamitsua, konfidantzaz jokatu eta horren ordainean xagukada jasotzen bada konfidantza pikutara joaten da. Agian konfidantza eta zuhurtasun mailak neurtzen ez jakiteagatik gertatu da gertatutakoa. Bien arteko neurri egokia bilatzea, ordea, ez da erraza.

Ardura. Argi dago xagukadaren ardura xagu berak duela, baina xaguari horrela jokatu ahal izateko ahalmena eman diotenek ere arduraren bat ez al dute? Agian bai, agian ez. Zaila neurtzea bakoitzaren ardura, erreza hitzegitea orain.

Trapu zikinak. Etxean garbitu behar omen dira, etxearen izenean eraginik ez izateko. Baina ez al dago iadanik zikindua? Ezer gertatu balitz bezala jokatzea ez al da beste axolagabekeria? Etxeko xaguak bidaltzeko ez al da hobea etxeari goitik beherako garbiketa ematea zikinkeriak alfonbra azpian gordetzea baino? Agian, nork daki.

Ondorioak. Ondorioak pairatuko dituztenak, beti bezela, inolako errurik ez dutenak dira. Zain ditzagun ahalik eta eragin gutxien izateko beraiengan, baina horrek xagukerien ardura duenari egindakoaren ordaina eskatzeko aitzakia bihurtu gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario