Lo de siempre, los del actual gobierno del PNV culpan al gobierno anterior del PSE del desastre de las obras del topo y los del PSE les devuelven la pelota. Se echan la mierda unos a otros y los que nos quedamos pringados hasta el cuello somos los vecinos del barrio.
PNV-PSE, batak besteari zaborra buruz behera bota, baina kakaztuta gelditu garenak auzotarrak gara.
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Iñaki Miguel - Diario Vasco 2014-03-27------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
GASCO:"JAURLARITZAK AZALDU BEHARKO DU ZERGATIK ALDATU DUEN IRITZIZ"
Loiolako tren geltokiko lanek ika-mika pizten jarraitzen dute. Loiolako auzo elkarteak eskatuta, PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gascok azalpenak eman ditu gaur, Loiolako kultur etxean, Garraio sailburorde zenean obrak zergatik ez zituzten gauzatu esplikatzeko. Hain zuzen ere, 2010ean, Gasco bera eta orduko alkate Odon Elorza auzora hurbildu ziren biaduktua 2011n bukatuko zutela eta geltoki berria 2013rako abian egongo zela jakinarazteko. Lanak hasi egin ziren, baina gaur egun geldirik daude, proiektua egia bihurtzeko oso urruti dagoenean. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak dirurik ez du aurreikusi aurtengo aurrekontuan, auzotarrei eurei joan den otsailean bilera batean jakinarazitakoaren arabera.
Ernesto Gascok azaldu du eurek beti bultzatu izan dutela biaduktua eta Euskotrenen geltoki berriaren eraikuntza, eta aurrekontuetan beti aurreikusi izan dituztela diru kopuruak proiektua aurrera eramateko. Proiektua esleitu zutela ekarri du gogora, eta PSE-EEk egitasmoa mahai gainean utzi zuela Eusko Jaurlaritza utzi behar izan zuenean, 2012ko abenduan, Patxi Lopezek Iñigo Urkulluri lehendakaritzaren lekukoa pasa zionean. Hori bai, Gascok onartu du aurreikusitako epeak betetzea ezinezkoa egin zitzaiela euren legegintzaldian, arazo tekniko batengatik: lanak egin ahal izateko, Añarbek kudeatutako ponpaketa estazioa kendu beharra zegoen lehenengo.
Egungo egoerari dagokionez, eurak ere «engainatuta» sentitzen direla esan du, Loiolako tren geltokiko lanak egiteko dirua egongo zela pentsatu zutelako, EAJrekin 2014ko aurrekontuak Gasteizen hitzartu zituztenean. Loiola-Herrera zatirako 7,5 milioi euro zeudela aurreikusita adierazi du, eta zati horretan Loiolakoak ez diren gainontzeko azpiegituren lanak eginda zeudela ikusita, diru hori Loiolako geltokiko lanei jarraipena emateko erabiliko zutela pentsatu zuten. Horrenbestez, eurentzat ere Eusko Jaurlaritzaren erabakia ezustea izan dela azpimarratu du Gascok; “Jaurlaritzak azaldu beharko du zergatik aldatu duen iritziz”, esan du. Auzo elkarteko lagunek ere hitza hartu dute, eta nabarmendu dute iazko ekainean Eusko Jaurlaritzaren aldetik jakinarazpen bat jaso zutela, tren geltokiko lanentzako dirua egongo zela ziurtatuz.
Esanak esan, Loiola kultur etxean billdutako auzotarrek nabarmendu dute bizilagunak direla kaltetuenak, bakoitzak bere bertsioa kontatzen duen bitartean, lanak geldirik daudelako. Eztabaida horretan, Gascok esan du aurrerantzean gertatuko denari eman behar zaiola garrantzia; Loiolarako dirua egotea, bai ala bai, lanekin jarraitu ahal izateko. “Aurten dirurik egon ezean, eta 2015ean egoera berdinean egonez gero, eskandalu bat litzateke”, aipatu du PSE-EEko bozeramaileak, eta gaia osteguneko udalbatzarrean jorratuko dutela aurreratu du, bi erakunde adierazpen egongo baitira bozkatzeko. Donostiako udal taldeek Jaurlaritzari lanekin jarraitzeko eskatzeko orduan batuta egon behar dutela berretsi du, iazko udalbatzar batean egin zuten bezala. Zentzu honetan, Bilduren erakunde adierazpena babestuko dutela iragarri du, baita PPk bozkatzeko proposatuko duen testua ere.
Gaurko bilerara PSE-EEko zenbait ordezkari hurbildu dira, Gascoz gain; Denis Itxaso eta Susana Garcia Chueca zinegotziak, tartean. Jaurlaritzan lanean izan zen Garraio zuzendari Mikel Diezek ere eman ditu azalpenak, PSE-EEko bozeramailearekin batera.
Aritz Sorzabal, Irutxuloko Hitza 2014-03-25
No hay comentarios:
Publicar un comentario