martes, 25 de marzo de 2014

LOIOLAKO APARKALEKUEN EGOERA TXARRA

Duela hiru hilabete ere Loiolako aparkalekuen egoera txarraren berri eman zutela adierazi du Jose Luis Arrue zinegotzi popularrak, baina oraindik egoerak bere horretan jarraitzen duela salatu du.
Udal gobernuak ez duela neurririk hartzen adierazi du, eta mozio bat aurkeztuko dute osteguneko udalbatzarrean.
PPren arabera, euri urak biltzen dituzte hodiak apurtuta daude eta autobide azpiko aparkalekuetan ur putzu handiak sortzen direla salatu du Arruek: “egoeraren berri eman genuenean egoera aztertu eta berehalako neurriak hartuko zituztela esan ziguten; hiru hilabeteren ostean berdin gaude”.
Agurtzane Altuna, Irutxuloko Hitza 2014-03-24 
http://irutxulo.hitza.info/2014/03/24/loiolako-aparkalekuaren-egoera-salatu-du-ppk/

No hay comentarios:

Publicar un comentario