URKIK DENBORALDI BERRIARI EKINGO DIO
Hiriko arraunaren puntu gorena Donostiarra da. Arraunlariek horra iritsi aurretik, ordea, beheko mailetan ikasi eta zaildu behar izaten dute beste klub batzuetan, eta Ur-Kirolak da horietako bat. Loiolan du egoitza nagusia Urkik, eta gaur bertan ekingo die denboraldi berriko entrenamenduei.
Zehazki, 1995 eta 2001 urteen artean jaiotakoek jo dezakete Urkira, bertan arraunean aritzeko. Haur eta kadete mailetako neska-mutilek astelehen, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan egingo dituzte entrenamendu saioak. Jubenilek, berriz, astelehen, astearte, ostegun, larunbat eta igandeetan izango dituzte entrenamenduak. Arraunean hasi nahi duen edonork klubarekin harremanetan jartzea besterik ez du, 943-46 51 64 telefonoaren bidez edo urkirolak@urkirolak.com posta elektronikora idatziz.
Bestetik, denboraldia hastearekin batera, txalupa berriak aurkeztu eta bedeinkatuko dituzte bihar, asteazkena, Loiolako egoitzan, 19:30ean.
Estitxu Zabala, Irutxuloko Hitza 2013-09-03
No hay comentarios:
Publicar un comentario