------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
IMPULSO AL PROYECTO DE LA ESTACIÓN DE LOIOLA
El Ayuntamiento de Donostia y el Departamento de Transportes del Gobierno Vasco se reunieron ayer en el consistorio donostiarra para avanzar en las obras de la nueva estación de Loiola. En el encuentro el Gobierno se comprometió a enviar «en breve» al consistorio el proyecto de viaducto, nueva estación, «bulevarización» y urbanización de Loiola . Una vez cumplido el trámite de información pública y tras las alegaciones, sólo restaría aprobar el proyecto, lo que podría ocurrir a finales de año.
Diario Vasco - 26-06-2013
http://www.diariovasco.com/v/20130626/al-dia-local/impulso-proyecto-estacion-loiola-20130626.html
LOIOLAKO EUSKOTRENEN GELTOKIKO EGITASMOA URTE AMAIERARAKO ONETSI NAHI DUTE
Donostiako Udaletxea izan da Donostialdeko Metroko azterlanen eta proiektuen jarraipenerako eta koordinaziorako erakundeen arteko hitzarmenaren beste bilera baten eszenatokia gaur goizean. Bilera hiru orduz luzatu da, eta bertan egon dira, besteak beste, Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordea, Nora Galparsoro Hiriko Azpiegitura eta Zerbitzu zinegotzi eskuordetua eta Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotzia. Bileran, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du, epe laburrean, Loiolako bide-zubia eraikitzeko eta geltoki ingurua bulebar bilakatzeko eta urbanizatzeko proiektua Donostiako Udalera bidaltzeko, guztiak jende aurreko informazio izapidea igaro dezan. Helburua, alegazio epealdia igaro ondoren, proiektua urtearen amaieran onetsi ahal izatea da.
Eusko Jaurlaritzako ordezkariek azpimarratu dutenez, proiektu horren burutzapena ez da aurreikusirik egon aurreko Jaurlaritzak onarturiko aurrekontuetan, eta gaur egun indarrean dagoen 2013ko aurrekontuen barruan ere ez zen sartzen. Udaleko ordezkariek lan horren lehentasunezko izaera azpimarratu dute, eta obra gauzatu ahal izateko beharrezkoa izango den plangintza nabarmendu dute.
Horrez gain, Herrera-Altza trenbide saihesbidea eta Urumea ibaiaren gaineko Loiolako zubia eraikitzeko lanen nondik norakoa ere aztertu dute. Bi kasuetan, lanak arazo azpimarragarririk gabe ari dira egiten. Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udala datorren irailaren 10ean bilduko dira berriro.
Aritz Sorzabal - Irutxuloko Hitza - 2013-06-25
No hay comentarios:
Publicar un comentario