lunes, 17 de junio de 2013

LOIOLA BIZIRIK: ARGAZKIAK

Kaixo lagun!
Ederrea atzoko giroa. Goizean Latsarien plazan eskulana eta jolasak egin genituen. Olagarro bat egin genuen puxika eta kartulinekin (egin klik hemen nola egiten den ikusteko).
Hasieran arazotxo bat izan genuen argindarrarekin baino Markos okindegiko lagunen laguntzari esker konpondu genuen eta musika izan genuen, mila esker! Ondoren paraxutarekin jolas batzuk egin genituen eta bukatzeko sokatira txapelketa mundiala egin genuen (batzuk gaur agujetak izango dituzte kar kar kar) Bukatzerakoan guraso eta haurren laguntzaz dena di-da batean jaso genuen ;)
Arratsaldean ANONIMOS taldearen Rock martxosoaz gozatzeko aukera izan genuen. Igande borobila atzokoa! izan ere LOIOLA BIZIRIK dago!




No hay comentarios:

Publicar un comentario