Blog dedicado al barrio de Loiola, de Donostia, donde los vecinos del barrio pueden expresarse, publicar sus sugerencias, quejas y todo lo relacionado con nuestro barrio. Email para publicación de información: loioladonostia@gmail.com Loiola auzoari buruzko bloga, non bertako auzotarrek beraien berriak, kexak, aholkuak edo auzoarekin loturik dagoen beste edozer argitaratu dezakete. Blog honetan argitaratua izatea nahi duzuen informazioa loioladonostia@gmail.com helbidera bidali dezakezue.
lunes, 24 de junio de 2013
LOIOLAKO SAN JUAN SUA 2013: ARGAZKIAK / FOTOS HOGUERA DE SAN JUAN
LOIOLAKO SAN JUAN SUA 2013: ARGAZKIAK
Gau giro ederraz lagunduta, festa bikaina atzokoa loiolan bizi izan zena. Sustrai aisialdi taldearen bitartez haurrek sorgin kapela dotoreak prestatu zituzten, ondoren Zelestina sorgiñari eta bere laguntzaileei ongietorria egiteko. Denok elkarrekin kalez kale musika lagun, Ciudad Jardinerarte eta bertan konjuroa egin eta gero, sua piztu zen dantza saioarekin batera. Alde batetik, su handia, benetan bikaina. Bestetik, zelai guztian zehar, su txikiak, non haurrek beraien paper eta kartoiak jaurti zituzten (askoek eskolako liburu eta koadernoak ere, egia esan behar bada...). Txokolate beroa eta barrua berotzen zuen pozima ere izan ziren dastagarri. Auzotarrak elkarturik, udarari ongietorria eman zitzaion.
Hona hemen argazki batzu (argazkiak: Naiara Sampedro).
Zuek ere argazkiak hartu bazenituzten, bidali gure helbide elektronikora (loioladonostia@hotmail.es) eta argitaratuko ditugu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario