sábado, 29 de octubre de 2016

25 ANIVERSARIO VILLA BETANIA DE LOIOLA


25 ANIVERSARIO VILLA BETANIA DE LOIOLA

Este viernes 28 de octubre se ha celebrado en Villa Betania, en el barrio de Loiola, su 25 ANIVERSARIO. Todo un testimonio de fidelidad, amor y servicio incondicional de las Hijas de la Caridad. Un proyecto de Caritas para enfermos de VIH que han agradecido el alcalde de la ciudad, el presidente de la diputación y el lendakari. 

 Album de fotografías: Álbum de fotografías:
https://www.flickr.com/…/133958253…/albums/72157675810492325 








domingo, 23 de octubre de 2016

MARIA KRISTINA ERREGIÑA ETA ESKULTURARIK GABEKO AUZOA

NORK ERAMAN OTE DU MARIA KRISTINA ERREGIÑA?

Ibai ertzean egonik, ez da harritzekoa lohi tokia izatea Loiola; halaxe dio auzoaren izenak berak ere. Ez dira lokatzetan ez atzera eta ez aurrera geratzekoak, ordea, bertako bizilagunak.
Badute Loiolakoek halako glamour berezi bat. Ez zuen alferrik aukeratu Maria Kristina Austriakoa erreginak berak, lorategi hiri moderno bat egiteko kokaleku gisa Loiola.
Mende bat igaro da ordutik. 1916. urtean jarri zuen Maria Kristina erreginak Loiolako Lorategi Hiriko lehen harria. Eta ez zen nolanahiko harria izango, 100 urte igaro ondoren, Loiolako lanak amaitu gabe baitaude oraindik. Hiri osoan eskulturarik ez duen auzo bakarra da Loiola gainera; hortik atera kontuak.
Aho txikiz ere esatera ausartzen ez badira ere, monarkia zaleak dira Loiolakoak. Edo erregina zaleak agian; erregeri ongietorririk egiten ez dioten horietakoak.
Tematuta daude behin agintari txit gorenak hasitako bidea bukatzearekin. Maria Kristina erreginak, soinekoa altxa, zapatak lohiaz zikindu eta eskularru zuriak kenduta harritzarrari heldu eta halako proiektu bat abian jartzeko ahalegina egin bazuen, nola ez diote Loiolakoek erronkari eutsiko. Auzoko lan guztiak amaitu arte lanean jarraituko dute, eta baita eskultura bat lortu arte ere.
Auzo guztia hankaz gora jarri duen proiektua da Lorategi Hiriarena. Oraindik ere garatze bidean dagoena. Horregatik, jantzi dituzte armairuetan gorderik zituzten jantzi zaharrak, duela mende batekoak; altxa dituzte soinekoak; orraztu dituzte biboteak; eta eutsi diete berriro ere makilei. Baina bereziki, irten dira erreka bazterretatik loiolatarrak. Maukak goratuta lan egiten ohituak daude dagoeneko bertako latsariak, eta berauek izango dira oraingoan aginte makila hartu dutenak. Erreginaren ekimenez jarritako lehen harria lurpetik atera eta udaletxera abiatu dira denak kontu eske.

Iaz, 1916. urtean Maria Kristina erreginaren bisita erakusten zuen bideoaren erreplika egin zuten. Lehen harriaren irudi haiek aitzakiatzat hartuta, Loiola Belle Epoque grabatu zuten. Loiola existe, lanak bukatu izan zen orduko aldarrikapena, eta norabide berean jarraitu dute oraingoan ere.Araba plazan lapurreta

Fantasia eta Beldurrezko asteko lehen filmaren argumentua izan zitekeen, baina ez. Loiolakoek sarri erakutsi dute nahiago dutela umoretik jo.
Istorioaren bigarren zatia grabatu berri dute, eta dagoeneko prest dago. Gaur aurkeztuko dute Harriak filma auzotarren aurrean. Kultur etxean egingo dute emanaldia, 20:30ean.
Oraingo grabaketan ez du lehenengoan bezainbeste jendek parte hartu. Latsariak izango dira protagonista nagusiak. Arropak garbitzeari utzi, eta auzoko lanak bukatzen ez direla eta nazkatuta, lehen harri hura lur azpitik atera eta udaletxera eramango dute protesta gisa. Ondoren, Amarako Araba plazatik pasa, eta dagokien eskultura lapurtuko dute. Maria Kristina erreginaren omenezko eskultura galtzarbean hartuta egingo dute etxerako bidea. Izan ere, berez, Loiolan jartzeko eskultura da hau, auzoa garatzeko erreginak izan zuen asmoagatik esker onez egindakoa.
Dagoeneko badira nolabait Loiolako historia laburbiltzen duten hiru film: 1916ko irudiekin 1999an Euskadiko Filmategiak berreskuratutakoa; iaz auzotarrek grabatutako erreplika; eta gaur aurkeztuko duten bigarren zatia. Ikusteke dago loiolatarrek nola jarraituko duten euren historia kontatzen, baina umorez, seguru!

AGURTZANE AÑLTUNA - IRUTXULOKO HITZA - 2016-10-21
ARGAZKIAK: NEREA LIZARRALDE

jueves, 20 de octubre de 2016

GARI, MONTXO ETA JOSE LONTXO PAILAZOAK LOIOLAN


GARI. MONTXO ETA JOSE LONTXO PAILAZOAK LOIOLAN

Kolore, Tutik clowns: Gari, Montxo eta Joselontxo

Badatoz... pailazoak!!!
Eta Kolore zoragarriz beteriko mundu liluragarria dakarte!
Tutik clowns taldeak, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek, istoria dibertigarriz eta abentura dardarikorrez beteriko ikuskizun berri bat eskaintzen digute.
Magiaz, musikaz eta fantasiaz beteriko mundu honetan adin guztietako ikusleei parte hartzeko aukera ematen digute,umorea eta ilusioa izanik pailazo hauen zirko bitxiaren helburu nagusia.
LEKUA: LOIOLAKO KULTUR ETXEA
EGUNA: URRIAK 21, OSTIRALA
ORDUA: 18:00 H.
SARRERA DOHAIN

miércoles, 19 de octubre de 2016

AIZKORRI SCOUT TALDEA

AIZKORRI Scout taldetik mezu hau zabaltzeko eskatu digute:
-------------------------------------------------------------------------------------------------------

Aupa!
Eskaut talde berri bat martxan jartzen hari gara Astigarratik Loiolako erriberak arteko gazteak martxan jartzeko, DBHkoentzat hain zuzen ere. Bi astetan behin bilduko gara Kristina ene parkean (giroa eta ematen dituenaukerengatik) eta eguraldia deseroso izatekotan Loiolako frontoian elkartuko gara. Baina gure ekintz indartsuak mendiko irteerak, kanpaldiak (neguan aterpetxetan) eta udako kanpaldiak, zeren belaunaldi honek mugikorgutxiago eta natura gehiago behar du. Eta protagonistak gazteak direnez, aktibitateak programatzeko orduan parte hartuko dute, beraz bere abentura izango da.Igande honetan hasiko gara Kristina enea parkean, goiko etxean, eta berria zabaltzeko zureauzoko/herriko blogean plazaratzea beharko genuke.

Gehiago jakiteko: Urriak 23 (igandea) 16:30tan Kristina enean.


Mila esker zure denboragatik,Javi


martes, 18 de octubre de 2016

ACCIÓN POPULAR II. 100º ANIVERSARIO: LA REINA EN CIUDAD JARDÍN DE LOIOLA / HERRI AKZIOA II. 100. URTEURRENA: ERREGINA LOIOLAKO LORATEGI HIRIAN


Acción popular II. 100º aniversario: la reina en Ciudad Jardín de Loiola

Estreno del cortometraje continuación del rodado el 30 de mayo de 2015 dentro del 6º Festival Olatu Talka y dirigido por Aritz Moreno y Leire ApellanizSEGUNDA réplica del documental de 1916 en el que la reina María Cristina coloca la primera piedra del nuevo barrio Ciudad Jardín de Loiola.
LUGAR: CASA CULTURA DE LOIOLA
FECHA: VIERNES 21 OCT 2016
HORA: 20:30

Herri akzioa II. 100. urteurrena: erregina Loiolako Lorategi Hirian


Maria Cristina erregina Ciudad Jardín auzoko lehen harria jartzen, 1916ko dokumentalaren BIGARREN erreplikaren estreinaldia.
Maiatzaren 30ean 6. Olatu Talka Jaialdian Aritz Moreno eta Leire Apellanizek zuzendutako film laburraren 2. parte, URRIAN grabatuta.
NON: LOIOLAKO KULTUR ETXEAN
NOIZ: 2016 KO URRIAK 21, OSTIRALA
 ORDUA; 20:30
Organizan: Tan Tai, SustraiDonostia Kultura.