miércoles, 14 de marzo de 2018

JON SANTACANA LOIOLATARRAK ZILARREZKO DOMINA PARALINPIAR JOKOETAN


ZILARREZKO DOMINA LORTU DU JON SANTACANAK


Zilarrezko domina eskuratu du Jon Santacana eskiatzaile loiolatarrak, super konbinatuan. Neguko Paralinpiar Jokoetan egin du lorpena, Pyeongchangen, Miguel Galindo bere gidaren laguntzarekin. Horrela, arantza kentzea lortu dute, izan ere, bi laugarren postu lortu ditu aurretik jokatutako jaitsieran eta super erraldoian. Orain, eslalona eta erraldoia geratzen zaizkie jokatzeko.
Azken hamar urteetan jokatutako proba garrantzitsu guztietan oso emaitza onak lortu izan ditu bikoteak. Ikusmen arazoak ditu Santacanak, oso gutxi ikusten du, eta gidari jarraika eskiatzen du.
Irutxuloko Hitza - 2018-03-18



martes, 6 de marzo de 2018

ASTIÑENEKO ZUBIA TRAFIKOARI GUZTIZ IREKIKO DA EKAINA ETA UZTAILA BITARTEAN



ASTIÑENEKO ZUBIA TRAFIKOARI GUZTIZ IREKIKO DA EKAINA ETA UZTAILA BITARTEAN


Donostiako Udalak esleitu ditu Astiñeneko zubia konpontzeko bigarren fasearen lanak. Eneko Goia alkateak adierazi duenez, obra horiei esker ekaina eta uztaila bitartean guztiz irekiko ahal izango da zubia obra horiei esker.
Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du lanak segidako enpresari esleitzea: Freyssinet S.A. eta Rodio S.L enpresek sortutako UTE delakoari. Lanen prezioa 603.263,48 eurokoa da, eta enpresek hiru hilabete izango dituzte kontratua sinatzen denetik lanak egiteko.
Konponkete bigarren fasean zutabeak sendotuko dituzte, eta horrela, zubia egonkortu eta ireki ahal izango da. Gaur egun, lehen fasea bukatuta, zutabeak tirante batzuen bidez daude lotuta
IRUTXULOKO HITZA 2018-03-06