ASTIÑENEKO ZUBIA TRAFIKOARI GUZTIZ IREKIKO DA EKAINA ETA UZTAILA BITARTEAN
Donostiako Udalak esleitu ditu Astiñeneko zubia konpontzeko bigarren fasearen lanak. Eneko Goia alkateak adierazi duenez, obra horiei esker ekaina eta uztaila bitartean guztiz irekiko ahal izango da zubia obra horiei esker.
Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du lanak segidako enpresari esleitzea: Freyssinet S.A. eta Rodio S.L enpresek sortutako UTE delakoari. Lanen prezioa 603.263,48 eurokoa da, eta enpresek hiru hilabete izango dituzte kontratua sinatzen denetik lanak egiteko.
Konponkete bigarren fasean zutabeak sendotuko dituzte, eta horrela, zubia egonkortu eta ireki ahal izango da. Gaur egun, lehen fasea bukatuta, zutabeak tirante batzuen bidez daude lotuta
IRUTXULOKO HITZA 2018-03-06
No hay comentarios:
Publicar un comentario