viernes, 28 de diciembre de 2012

BALLENA EN LOIOLA / BALEA LOIOLAN


PARECE UNA BALLENA EN LOIOLA / BALEA AGERTU DA LOIOLAN

Esta mañana se ha visto una ballena en el río en Loiola. Inicialmente ha aparecido a la altura del puente de los cuarteles pero al no poder seguir subiendo el río, ha dado la vuelta. Han sido numerosos los vecinos que la han visto desde el paseo del río, a la altura de Atari Eder. Mas tarde se la ha podido ver por las inmediaciones del embarcadero de Urki, alejándose río abajo. Según parece, esta ballena es de menor tamaño que la aparecida hace unas semanas en la playa de La Concha.

--------------------------------------------------------------------------------------

 Gaur goizean bale bat ikusi da ibaian, Loiolako parean. Lehendabizi kuarteletako zubi ondoan agertu da eta ezin izan duenez ibaian gorantz jarraitu, bira eman du. Auzotar ugarik ikusi dute ondoren ibai ertzeko paseotikan, Atari Eder inguruan. Beranduago Urkiko parean agertu da, ibaian behera zihoalarik. Dirudienez bale hau orain dela aste batzu kontxako hondartzan agertu zena baino txikiagoa da.

miércoles, 26 de diciembre de 2012

FELICITACIONES NAVIDEÑAS

Aunque con un poco de retraso, un par de felicitaciones navideñas:

Parroquia Sagrado Corazçon, D. Esteban Munilla:
http://www.youtube.com/watch?v=cNfah7K1sfM&feature=youtube_gdata

Y una muy marchosa de la Hípica de Loyola:
http://www.hipicaloyola.com/


JUEGO DRAMÁTICO PARA NIÑOS / JOKU DRAMATIKOA HAURRENTZAT

Ostegun honetan, abenduak 27, Joku dramatikoa Ander Edoren eskutik 6 eta 9 urte arteko haurrentzat.

Este jueves, 27 de diciembre, Juego dramático para niños de entre 6 y 9 años, con Ander Edo.

Abenduak 27 de Diciembre
Jolas dramatikoa / Juego dramático
Ander Edo
Adina / Edad: 6 - 9
C.C. Loiola K.E. 12:00. Euskaraz


domingo, 23 de diciembre de 2012

GABON KANTAK ETA OLENTZERO LOIOLAN ZEHAR



 La Salle ikastetxeko haur, guraso, irakasle eta lagunak urtero bezala Gabon kantak abestera irtengo dira Loiolan zehar astelehenean, abenduak 24. Arratsaldeko 16:30-etan bilduko dira eskolako eliz aretoan entsaio txiki bat egiteko. Ondoren, txokolate bero pixka bat edan eta auzoan barrena ibiliko dira kantari. Jasotako dirua Tandanacui proiekturako izango da. Loiolako kaleak gabon giroaz goxatuko dituzte.

  Bestalde, Hontza elkarteak antolatuta, Olentzero Loiolan izango da astelehenean, abenduak 24. Arratsaldeko 16:00-etan Eliza Kalean izango da haurren gutunak jasotzen eta ondoren auzoan barrena Olentzerorekin kantatzera gonbidatzen dira auzotar guztiak.

ZORIONAK ETA EGUBERRION GUZTIOI.






viernes, 21 de diciembre de 2012

CONCURSO DE SALTOS: CLASIFICACIONES DEL SÁBADO Y HORARIOS DEL DOMINGO

Este sábado y domingo, 22 y 23 de diciembre, se celebra en las instalaciones de la Hípica de Loiola el concurso de saltos de Navidad, mas conocido como el Concurso de las Cestas. Para todo aquel que quiera acercarse a ver el concurso, la entrada es gratuita. Estos son las clasificaciones de los primeros puestos de cada prueba celebradas el sábado y el horario para el domingo:

CLASIFICACIONES DEL SÁBADO 22 DE DICIEMBRE

09:00H: PRUEBA 1 - 0,5 M.

1.- PIA / LUCIA PAZOS 36.18 0 PTOS.
2.- MYRTILL / XABIER GONZÁLEZ 39.23 0 PTOS.
3.- WIKI / LAURA DE FRANCISCO  41.23 0 PTOS.

10:30 H: PRUEBA 2 - 0,8 M.

1.- POPOV / ADUNA LOPETEGI 42.82 0 PTOS.
2.- ESPINA / MARIA CALVO 43.48 0 PTOS.
3.- L'EDELWEISS / CAROLINE GRARD 45.67 0 PTOS.

12:45 H: PRUEBA 3 - 1 M.

1.-CALCETINES / CLOE ALZUETA 48.34 0 PTOS.
2.- IPSOS / STEPHAN PUYSSEGUR 49.73 0 PTOS.
3.- VIDIUS / MARIA GALISTEO 49.95 0 PTOS.

14:10 H: PRUEBA 4 - 1,1 M.

1.- IPSOS / STEPHAN PUYSSEGUR 52.50 0 PTOS.
2.- POM POM DE MEIA LUA / MARA RAMIREZ 61.27 0 PTOS.
3.- ECQUILAC / NACHO PAGOLA 66.52 0 PTOS.

15:20 H: PRUEBA 5 - 1,2 M.

1.- PIN / SAMIRA SADEQ 76.93 0 PTOS.
2.- SIROCO / GONZALO BUSCA 87.35 2 PTOS.
3.- MEIGA / ONINTZA UGARTE IGIÑIZ 66.9 4 PTOS.

16:30 H: PRUEBA 6 - 1,3 M.

1.- LISE DE LA HAGUE / XABIER BERROTARAN OSTIZ 77.4 0 PTOS.
2.- ERLUND DU CALVARY / XABIER ALMENDROS 77.5 0 PTOS.
3.- CONCERTO DE HUS / NAIARA HERNANDEZ 80.29 0 PTOS.

HORARIOS APROXIMADOS DEL DOMINGO DE DICIEMBRE

09:00H: PRUEBA 7 - 0,5 M.
10:30 H: PRUEBA 8 - 0,8 M.
12:20 H: PRUEBA 9 - 1 M.
13:40 H: PRUEBA 10 - 1,1 M.
15:40 H: PRUEBA 11 - 1,2 M.
16:40 H: PRUEBA 12 - 1,3 M.

Más información en www.hipicaloyola,com






jueves, 20 de diciembre de 2012

LOIOLAKO DANBORRADAK PRESTATZEN / PREPARANDO LAS TAMBORRADAS DE LOIOLA

A puertas de la Navidad, quien más quien menos mira de reojo al día grande de San Sebastián. Las diferentes tamborradas de Loiola van ultimando detalles de inscripciones, calendario de ensayos, etc. Los de La Salle ya llevan unos cuantos sábados entrenando.

Gabonak gainean ditugun honetan askoek iadanik Donostiako egun handiari begira daude. Horrela, Loiolako danborrada ezberdinak ari dira izen emateak, entsaioak eta prestaketekin. La Salleko haur danborradak badaramatza hainbat larunbata entsaiatzen. 

ZUHAITZ DANBORRADA / TAMBORRADA ZUHAITZ

Está abierto el plazo de inscripción en la tamborrada Zuhaitz. Se puede realizar a través de la web de la tamborrada (www.zuhaitzdanborrada.eu) o completando el formulario de inscripción que se puede recoger en los bares Etxarri o Elizalde.  El plazo de inscripción se cierra el 31 de diciembre. Más información en la página web citada. 

Irekita dago Zuhaitz danborradan parte hartzeko izen emate epea. Izena ematea danborradaren webgunearen bitartez  (www.zuhaitzdanborrada.eu) edo Etxarri eta Elizalde tabernetan eskuragai dauden izen emate orrien bitartes egin daiteke. Epea abenduaren 31an bukatuko da. Informazio gehiago aipaturiko webgunean daukazue.  


LA SALLE DANBORRADA / TAMBORRADA LA SALLE

Gazteenak dira beti bezela entsaioekin lehendabizi hasten direnak. Iadanik 5 larunbat daramatzate danborrak eta kupelak astinduz eta gogotsu ari dira prestaketekin. Jantziak ere banatu dituzte. Urtarrilean jarraituko dute entsaiatzen.

Los más jóvenes son, como siempre, los primeros en comenzar a ensayar. Ya llevan 5 sábados tocando los barriles y tambores y llevan los preparativos con mucha ilusión. Los trajes también ya los han distribuido. En enero continuarán con los ensayos.



miércoles, 19 de diciembre de 2012

IBAN VIAGA LOIOLATARRA "EL CONQUISTADOR DEL ACONCAGUA" SAIOAN


Iban Viaga: “Pentsatzen nuena esan dut beti, eta ez naiz faltsukeriatan ibili”


Iban Viaga; ‘El conquistador del Aconcagua’ saioko partaidea
Telebistaren mundua, kirola eta lehia maite ditu; beraz, ETB-2ko ‘El conquistador del Aconcagua’ saiorako ezin aproposagoa.


Telebistaren mundua, kirola eta lehia maite ditu; beraz, ETB-2ko ‘El conquistador del Aconcagua’ saiorako ezin aproposagoa.

(Argazkia: Estitxu Zabala)
Laster argituko da misterioa, nor izango da Aconcaguako espedizioko irabazlea? Aurreko igandean bukatzekoa zen reallity showa, baina azkenean datorren igandeko telebista saioan jakinaraziko dute, hiruetako zein izango den txapelduna, Kote, Laiseka edo Iñaki. Lehia horretan ez dago Iban Viaga (Loiola, 1978), azken unean gailurrera igotzeko aukera galdu baitzuen. Hala ere, oso pozik dago izandako esperientziarekin, eta hainbat konturen berri eman dio IRUTXULOKO HITZAri.
Nolatan erabaki zenuen halako telebista saio bateko castingean parte hartzea?
El Conquistador del fin del mundo eta El conquistador del Aconcagua saioetako casting guztietara aurkeztu naiz betidanik, hasi zirenetik. Sekula ez dut sartzea lortu, eta azkeneko honetan zortea izan nuen. Gainera, Aconcaguatik itzuli, eta hurrengo castinga irailean izan zen, eta berdin-berdin aurkeztu egin nintzen; ea kapitain bezala hartzen ninduten! baina banekien ez nuela aukerarik izango.
Zergatik erakartzen zaituzte halako reallityek?
Hasi zirenetik beti jarraitu izan ditut, eta formatua gogoko dut. Reallity alderdi horri baino lehentasun gehiago ematen diote lehiari, eta indentifikatua sentiarazi nauten pertsonak ikusi izan ditut.
Behin abenturan barneratuta, nola oroitzen dituzu lehen sentimendu haiek?
Mendira iritsi ginenean, ez ziguten ezer esan. Aconcaguan zazpi lehiakide ezezagun ginen, eta oinez ibiltzen hasi ginen. Lehiatzen hasteko gogoa genuen, eta egia esan, bagenekien ospetsuek ere parte hartuko zutela, zerbait entzun baikenuen. Niri, Loiolan, esaterako, Gurutzeta joango zela esan zidaten, eta beste batzuek ziur zekiten Andoni Agirregomezkorta eta Serafin Zubiri joango zirela. Beraz, zazpion artean lehiaketa nolakoa izan zitekeen pentsatzen hasi ginen. Kasualitatez, pentsatu ez genuen gauza bakarra gertatutakoa izan zen, bikoteka jarriko gintuztela ospetsuekin.
Zuk Andoni Agirregomezkorta izan zenuen bikote. Zer moduz moldatu zineten?
Oso ondo. Hasieran, batez ere, kanping dendan ginela, alde batera begiratu eta bera ikusten nuenean… ohituta nengoen bera telebistan ikustera, eta gero hor ginen gure gauzetaz hitz egiten. Gainera, Andoni izakeraz oso irekia da eta oso eramangarria egin zitzaidan abentura berari esker.
Argi utzi zenuen oso lehiakorra zinela. Zein helbururekin joan zinen?
Noski, nik irabazi egin nahi nuen, baina mendira joaten nintzen lehen aldia zen, eta banekien oso zaila izango zela. Nire burua lehiakortzat dut eta proba guztietan dena eman nuen. Egia esan, banituen irabazteko aukerak, nik hala uste dut, eta erakutsi nuen. Hala ere, lehia bat da eta beti ez du aukera gehien dituenak irabazten. Erabaki asko daude tartean zuk ezin dituzunak kontrolatu.
Mendian lehen aldia zenuen, baina kirolaria zara betidanik, ezta?
Txikia nintzela arraunean hasi nintzen Ur-Kirolak arraun elkartean, eta horri heldu diot nire bizi guztian. Beti aritu naiz arraunean, bai Urkin, Trintxerpen, Hernanin, Donostiarran, eta azken urteetan Ondarroan, Bergaran bizi bainaiz. Aurten ere entrenatzen hasi naiz, baina ez dakit denboraldian nola moldatuko naizen, laster aita izango bainaiz. Nire asmoa nire azken denboraldia egitea da, gero larri ibiliko naiz, eta neska lagunak ere merezi du denbora pixka bat, gainera umearekin…
Fisikoki ongi ikusi duzu zure burua mendian?
Bai, oso ondo. Azkenean beldur gehiena altuerari nion, jende askok zorabioak izaten baititu. Goruntz gindoazen heinean edozer gauza egitean nekea bikoitza zen, baina zorabiorik ez nuen izan.
Egunak joan ahala, aurrera jarraitzen zenuela ikustea pozgarria izango zen, ezta?
Horren beldur nintzen. Behin lagun eta senitarteko guztiei Aconcaguara joango nintzela esan ostean, lau egunetara etxera joan banintz, entzun beharko nituenak! Alde horretatik, bukaerara arte egon nintzen, eta oso oso pozik.
Zure haserrea ikusi zen telebistan, baina benetan kolpe handia izan zen gailurrera iristeko aukera galtzea?
Bai, bai. Gainera Julian Iantzik Juani –Juanito Oiartzabal– aipatu zion, ‘Ibanek zein ondo hartu duen kanpoan geratu izana’. Agian, izango zen nire burua prestatu egin nuela, banekielako Juanek ez duela askotan esaten duena egiten. Azken egunetan, psikologikoki mugan nengoen, eta berdin zitzaidan igotzea, bertan geratzea, jaistea… azkenean, tokatzen zaizun egoerara moldatzen zara, eta kirolari moduan hartu nuen erabakia. Juani Andoni interesatzen zitzaion, eta horregatik aukeratu zuen Koro probarako. Horren kaltetua ni izan nintzen.
Gustura egindakoarekin?
Bai, nik nire burua naizen bezalakoa ikusi dut. Proba guztiak irabazten saiatu naiz, eta min gehiena eman didana kanpoan apetazko erabaki batengatik geratu izana da.
Zure burua telebistan ikustearena zer moduz daramazu?
Oso ondo! Azkenean jendeak ezagutu egiten zaitu eta Interneten kritika asko irakurri ditut. Nire hitz egiteko eragatik, protesta egiteagatik eta hitz itsusiak erabiltzeagatik asko kritikatu naute. Nik beti erantzun bera eman dut; esaten nuenarekin geratzeko, eta ez esateko moduarekin. Pentsatzen nuena esan dut beti, eta ez naiz faltsukeriatan ibili.
Nola definituko zenuke zure saioko ibilbidea hitz bakar batean?
Buf… naturala. Naizen bezalakoa agertu naiz.
Zerbaitetaz damutu zara?
Askotan Laura izendatzean, saioan soberan zegoela esan izanaz.
Kaletik galdera asko egin dizkizute?
Bai! Bukaeran, gainera, gehiago, eta erantzun ezin dituzun galderak dira; ‘Zein igoko da?’, ‘Zeinek irabaziko du?’… gainera, inork ez dit kritika txarrik egin, denek ulertu dute nire izateko era, eta pertsona garbi bat ikusi dutela esan didate.
Lagunen bat egin duzu?
Bai, Iñaki, eta lagun bezala atera garen bakarrak izan garela uste dut. Askotan geratzen gara eta oso harreman ona dugu. Koterekin ere ongi moldatzen naiz.
Errepikatzeko moduan?
Bai, beste saio batean parte hartu nahiko nuke.

Estitxu Zabala, Irutxuloko Hitza, 2012-12-13

ILUMINACIÓN NAVIDEÑA EN LOIOLA / GABONETAKO ARGIAK LOIOLAN

 El año pasado desde estas líneas se criticó la escasa iluminación navideña colocada en el barrio por parte del ayuntamiento, que se limitaba a unas pocas bombillas instaladas en los árboles de la Calle de la Iglesia. Este año el ayuntamiento ha contratado a una empresa cordobesa para la instalación de las luces de navidad y en lo que respecta al barrio de Loiola las luces se han colocado en la calle Sierra de Aralar, eje principal del barrio. Hay que destacar que tanto en cantidad como en calidad, la cosa ha mejorado si la comparamos con los años pasados.

  Joan den urtean lerro hauetatik gure auzoan udalak ezarri zituren gabonetako argiak kritikatu genituen, Eliza kaleko zuhaitzetan jarritako bonbila batzu bakarrik bait ziren auzo guztirako apaingarri. Aurten udalak Kordobako enpresa bat kontratatu du hiri osoko argiak jartzeko eta Loiolari dagokionez, argiak Aralar Mendilerroa kalean, auzoko ardatz nagusian, ezarri dira. Goraipatu behar da bai kantitatean eta bai kalitatean gauza asko hobetu dela, joandako urteekin alderatzen badegu.

martes, 18 de diciembre de 2012

IPUINAREN ORDUA / LA HORA DEL CUENTO: ZER DELA ETA ZER DELA?


IPUINAREN ORDUA / LA HORA DEL CUENTO

  Gaur abenduak 18, asteartea, IPUINAREN ORDUAREN saio berri bat izango da Loiolako Kultur Etxean. . 3 eta 5 urte arteko umeei zuzendua dagoen ekitaldi dibertigarria euskaraz. Bukatzen ari den urte honetako azken saioa izango da.

 Hoy martes, 18 de diciembre, nueva sesión de LA HORA DEL CUENTO en la Casa Cultura de Loiola. Actividad divertida en euskera, dirigida a los peques de entre 3 y 5 años. Será la última sesión de este año que se está acabando.

                          IPUINAREN ORDUA / LA HORA DEL CUENTO
                          IZENBURUA: ZER DELA ETA ZER DELA?
                          EGUNA: ABENDUAK 18 ASTEARTEA
                          LEKUA: LOIOLAKO LIBURUTEGIA
                          ORDUA: 18:00 H.

KILOPILA: RECOGIDA DE ALIMENTOS / JANARI BILKETA



KILOPILA KANPAINA

Joan den astetik hasita eta abenduak 20 osteguna arte JANARI BILKETA BAT egiten ari dira loiolako La Salle Ikastetxean. Bertan bildutako elikagaiak Intxaurrondoko eta Astigarragako parrokietan laguntzen diren familientzat izango dira. Elikagai egokienak luze kontserba daitezkeenak dira, hala nola olioa, arroza, pasta, lentejak, garbantzoak, kontserba latak, txokolatea, etab.

Janaria gelan bertan utzi behar da, irakaslearen mahai gainean.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

CAMPAÑA KILOPILA

Desde la semana pasada y hasta el jueves 20 de diciembre se está realizando una recogida solidaria de alimentos en el colegio La Salle de loiola. Todo lo que entre todos se reuna será para las familias que se atienden en las parroquias de Intxaurrondo y Astigarraga.
Los alimentos más apropiados son los de larga conservación, tales como aceite, arroz, pasta, lentejas, garbanzos, latas de conserva, chocolate, etc.

Los alimentos deben dejarse en clase sobre la mesa del profesor/profesora.


Podéis ver una presentación de la campaña en el siguiente vídeo / bideo honetan kanpainaren aurkezpena ikus dezakezue:

http://www.youtube.com/watch?v=Cw0VMJ4CtGk






lunes, 17 de diciembre de 2012

CHARLA: NUTRICIÓN EN EL REMO


CHARLA DEL DR. JOSE MANUEL GONZÁLEZ ARAMENDI
TEMA: NUTRICIÓN EN EL REMO
FECHA: LUNES 17 DE DICIEMBRE
HORA: 19:30 H.
LUGAR: INSTALACIONES DE UR KIROLAK EN LOIOLA


Este lunes 17 de diciembre a las 19:30 se dará una charla sobre nutrición en el remo en las instalaciones de UR KIROLAK de Loiola. 

La charla será impartida por el Dr. José Manuel González Aramendi; Doctor en Medicina y Cirugia por la universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Certificat D’Etudes Speciales de Biologie et Medecine du Sport por la Universidad de Burdeos-II, Especialista en Medicina de la Educación Física y del Deporte, y Profesor Asociado del Departamento de Fisiología de la UPV-EHU. Presidente de la sección de Ciencias de la salud de Eusko Ikaskuntza / Sociedad de Estudios Vascos, ha publicado numerosos estudios sobre ejercicio físico y salud, y sobre deporte de competición, entre los que destaca su tesis doctoral sobre “Cinética del lactato en remo de banco fijo”.

Imparte docencia en la UPV/EHU y en la Escuela de Entrenadores de Fútbol de Gipuzkoa. Ha dirigido varios cursos y seminarios, y participado en numerosos congresos y reuniones científicas. Es autor y coautor de otros cuatro libros: Luzaro bizi, sasoi onean eta osasuntsu / Vivir más, en forma y con salud (Elhuyar, 1999); Actividad física, deporte y vida / Jarduera fisikoa, kirola eta bizitza (Oreki Fundazioa, 2003); Sasoian eta lan bila (Oreki Fundazioa, 2004); y Cinco años y una vida / Bost urte, bizitza osoa (Fundación Joxe Mari Kortaren Bidetik, 2004).

Y practica deporte, de ocio y de competición, en el club de Remo UR-KIROLAK y en el Aita Mari de Zumaia.

A la misma están invitados todos los padres de nuestros remeros así como los mismos remeros.

Os esperamos!!






domingo, 16 de diciembre de 2012

BIDEGIN: DOLUA ETA GABONAK / DUELO Y NAVIDAD

BIDEGIN elkarteak "Dolua eta Gabonak" izenarekin hitzaldia antolatu du.

La asociación BIDEGIN ha organizado una charla con el título "Duelo y Navidad"

DOLUA ETA GABONA / DUELO EN NAVIDAD

ABENDUAK 19 DE DICIEMBRE

19:00 H

OKENDO KULTUR ETXEA / CASA DE CULTURA DE OKENDO

GROS - DONOSTIA

hitzaldia (2.edizioa)                                                     
     “Gabonak... eta etxean aulki bat  hutsik”
       Doluan dauden familientzat gabonetan aurre egiteko 

iradokizunakconferencia (2ª edición)
                                           
    “Es Navidad...y en casa hay una silla vacía”
          Sugerencias  para afrontar la Navidad para familias en duelo



 
Izaskun Andonegi 
erizain/enfermera.Terapeuta IPIR. Bidegin, apoyo en el duelo
   
Arantxa Lacalle, Lutxi Antero
      Testigantzak/testimonios

Amaia Artze
Bibolina/ Violín


 


                                                   

BELEN DE PELUCHES EN ATARI EDER / PANPINEN JAIOTZA ATARI EDERREN

Un año más podemos disfrutar del belén de peluches montado en la plaza de Atari Eder. Este belén está compuesto por peluches donados por los vecinos, muñecos fabricados por las organizadoras y por réplicas de caseríos del barrio de Loiola. El gran colorido del nacimiento se complementa con los peluches colocados en los balcones de la plaza.

  Beste behin ere aurten Atari Ederreko plazan panpinez osaturiko jaiotzaz gozatu dezakegu. Jaiotza hau auzotarrek emandako panpinez, antolatzaileek eginiko irudiez eta auzoko baserrien irudiez osaturik dago. Paisai koloretsua osatzeko inguruetako balkoietan ere panpin ugari ikus ditzakegu.








jueves, 13 de diciembre de 2012

ENCUENTRO DE PINTURA ZEN / PINTURA ZEN TOPAKETA


ENCUENTRO DE PINTURA ZEN
Día: Viernes 14 de diciembre de 2012
Hora: 16:30 - 20:00
Lugar: Casa de Cultura de Loiola
Taller abierto de caligrafía y dibujo con tinta, impartido por Laura San Juan. Acceso libre.
Organizan: Pintzel Zen elkartea, Donostia Kultura

PINTURA ZEN TOPAKETA

Taller irekia: idazkera eta tintazko marrazkiak.

Lekua: Loiola K.E.
Eguna: ostirala abenduak 14
Ordua: 16:30 – 20:00
Antolatzaileak / Organizan: Pintzel Zen Elkartea,Donostia Kultura


Encuentro de pintura zen



miércoles, 12 de diciembre de 2012

PROGRAMA DEL CONCURSO DE SALTOS DE NAVIDAD

Hemos recibido la siguiente información de la hípica de Loiola referente al próximo concurso de Navidad / Loiolako hipikatik honako informazioa jaso degu hurrengo gabonetako txapelketari buruz:

------------------------------------------------------------------------------------------------


Adjuntamos el programa del Concurso de Navidad de la Real Sociedad Hipica de San Sebastián, o más conocido por "el de las Cestas". Este es uno de los concursos más deseados por los jinetes y amazonas ya que los premios tradicionales se sustituyen por jamones u lotes de navidad. Se celebrará los días 22 y 23 de diciembre en la pista de Geotextil.
 
Se espera gran afluencia de jinetes y amazonas, por lo que os rogamos os matriculeis lo antes posible para poder aseguraros las plazas.
 
La entrada es gratuíta.
 
Un saludo y hasta pronto
 
Real Sociedad Hípica de San Sebastián
Camino de la Hípica nº5  20014 Donostia-San Sebastián
Tfno: 943453369 | Fax:943453921







martes, 11 de diciembre de 2012

IPUINAREN ORDUA / LA HORA DEL CUENTO: ZATOZ ENTZUTERA!


IPUINAREN ORDUA / LA HORA DEL CUENTO

  Gaur abenduak 11, asteartea, IPUINAREN ORDUAREN saio berri bat izango da Loiolako Kultur Etxean. . 3 eta 5 urte arteko umeei zuzendua dagoen ekitaldi dibertigarria euskaraz. Irudimena lantzeko ekitaldi zoragarria umeentzat!

 Hoy martes, 11 de diciembre, nueva sesión de LA HORA DEL CUENTO en la Casa Cultura de Loiola. Actividad divertida en euskera, dirigida a los peques de entre 3 y 5 años. La diversión está asegurada mientras se fomenta la imaginación de los más pequeños.

                          IPUINAREN ORDUA / LA HORA DEL CUENTO
                          IZENBURUA: ZATOZ ENTZUTERA!
                          EGUNA: ABENDUAK 11 ASTEARTEA
                          LEKUA: LOIOLAKO LIBURUTEGIA
                          ORDUA: 18:00 H.

lunes, 10 de diciembre de 2012

DISCULPAS / BARKAMENAK

Urte honetako lehenbiziko hilabeteetan (urtarrilatik maiatzara) blog honetan BEHIN BATEAN LOIOLAN izenburuarekin Felix Elejalde Aldamaren izen berdineko liburuaren hainbat pasarte argitaratu genuen. Informazioa loiola.weebly.com webgunetik jaso genuen eta horrela adierazten genuen argitaraturiko pasarte guztietan. Gure helburua liburu interesgarri horri ezagutzera eman eta gure auzoko iraganaren aurpegi ezberdinak ezagutzera ematea zen, beti informazioaren jatorria (bai liburua eta bai webgunea) zein zen argi esanez. Baina akats larri bat egin genuen: ez genuen informazio hori argitaratzeko baimenik eskatu (egia esan ez zitzaigun bururatu ere egin). Webgune horretako egileak eskatuta, gure blogetik liburu horri buruz argitaraturiko informazio guztia ezabatu degu. Gure akatsa onartu eta barkamena eskatzen diogu egileei.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------

  En los primeros meses de este año (de enero a mayo) se publicaron es éste blog varios textos bajo el título de BEHIN BATEAN LOIOLAN, referentes al libro de mismo título del escritor Felix Elejalde Aldama. La información fue extraída de la página web loiola.weebly.com y así se indicaba en cada uno de los textos publicados. Nuestros únicos objetivos eran dar a conocer esta interesante obra y mostrar diferentes aspectos del pasado de nuestro barrio, siempre indicando claramente las fuentes de información (tanto el libro como la página web). Pero cometimos un error grave: no pedimos permiso para publicar esa información (la verdad es que ni se nos ocurrió). A petición del creador de la página web mencionada, hemos eliminado de este blog toda la información publicada referente al libro. Aceptamos haber cometido el error y pedimos disculpas a los autores.



LOIOLAKO SORTU: BATZARRA / REUNIÓN

Loiolako SORTU taldearen ohar hau heldu zaigu; oharrarekin hainbat dokumentu bidali dizkigute. Norbaitek dokumentu hauek jasotzea nahi izan ezkero, bidali mezu bat loioladonostia@hotmail.es helbidera eta bidaliko dizkiogu.

Hemos recibido el siguiente aviso del grupo SORTU de Loiola. Con el aviso nos han enviado varios documentos. Si alguien los quiere recibir, que nos mande un correo a loioladonostia@hotmail.es y se los enviaremos.  

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo lagunak!

Ezker abertzalea eta gure herria, Euskal Herria, erronka haundien aurrean kokatzen da. Urte luzeetan amestutako helburuak erdiesteko, bidea egiten lagunduko duen tresna eraikitzen ari gara oraingoan ,SORTU. Sortuk hurrengo urteetan Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren prozesuko motorra izan nahi du. Baino motorra izango da, baldin eta gu guztion inplikazioa lortzen badu. Eta horregatik oraingoan gonbitea egin nahi dizugu eratze prozesuko bigarren asanbladara. Bertan Sorturen hurrengo lau urteetarako ildo politikoa eztabaidatuko da.

Ponentziarik ez baduzu atxikita bidaltzen dizugu. Batetik ponentzia osoaren 2/2 zatia (ildo politikoa eta komunikazioa) PDF formatoan, eta bestetik ildo politikoaren laburpen bat. Eta paperean nahi izanez gero, edo Hontzako tabernariari eskatu, edota email bat bidali eta jarriko gara harremanetan (sortu.loiola@gmail.com).

Batzarra Abenduaren 15ean HONTZA ELKARTEAN izango da, eta goizeko 9tan hasi eta eguerdiko 13:30tan bukatuko da.

Bukatzeko mesede bat, lagundu auzoko jendearen artean zabaltzen deialdi hau, lagun artean, bizilagunari, koadrilan, ...  eta animatu itzazu inor ez dadila gelditu etorri gabe ez jakiteagatik, lotsagatik , ...

Eskerrik asko eta laister arte!



Hola amig@s!

Son grandes los retos ante los que se encuentran la Izquierda Abertzale y nuestro pueblo. Esta vez estamos construyendo la herramienta que nos ayudará a conseguir los objetivos soñados durante largos años, SORTU. Sortu quiere convertirse en el motor del proceso de liberación nacional y social de Euskal Herria.  Pero para ser motor, necesita la implicación de tod@s nosotr@s. Y por ello queremos invitarte a tomar parte en la segunda asamblea del proceso constituyente. En ella pondremos a debate la línea política de los próximos cuatro años.

Si no tienes la ponencia, te la mandamos adjunta. Por un lado la parte 2/2 de la ponencia completa en formato PDF y por otro lado un resumen de la ponencia de la línea política. En caso de querer el documento en papel, pídelo en la barra de Hontza, o mándanos un email y nos pondremos en contacto contigo (sortu.loiola@gmail.com).

La asamblea se celebrará el 15 de Diciembre en HONTZA ELKARTEAComenzará a las 9:00 y finalizará a las 13:30.

Para acabar pedirte un favor, ayúdanos a extender esta convocatoria, entre amig@s, a la vecina, en la cuadrilla, ...y anímal@s, que no quede nadie sin venir por no saberla, por vergüenza, ...

Gracias y hasta pronto!

miércoles, 5 de diciembre de 2012

LOIOLATARRAS EN LA BEHOBIA-SS 2012 / LOIOLATARRAK 2012KO BEHOBIA - DONOSTIAN

LOIOLATARRAS EN LA BEHOBIA-SS 2012 / LOIOLATARRAK 2012KO BEHOBIA - DONOSTIAN:

  Desafiando al mal tiempo, numerosos corredores de Loiola participaron en la última edición de la Behobia - San Sebastián. También hay que destacar la labor de socios y amigos de la sociedad loiolatarra organizando uno de los puestos de avituallamiento. Felicidades a todos ellos!

  Eguraldi txarrari aurre eginez, loiolatar korrikalari ugari izan zen azken Behobia - Donostia lasterketan. Loiolatarra elkartekoak ere hortxe izan ziren, jo eta ke lanean, korrikalarientzako edaria emateko postu baten arduradun. Zorionak guztiei!

  Clasificación de corredores loiolatarras en la Behobia - San Sebastián 2012 (ni son todos los que están, no están todos los que son, mandarnos vuestros tiempos a nuestro correo electrónico y los pondremos):

  Loiolako korrikalarien sailkapena 2012-ko Behobia - Donostia lasterketan (badakigu ez daudela guztiaak sailkapen honetan, bidali zuen denborak gure emailera eta ipiniko ditugu):


  • IÑAKI BURUTARAN GARCIA:                  1:20:59
  • IÑIGO SOLABERRIETA LERCHUNDI      1:23:09
  • DOMINGO JIMENEZ VAZQUEZ               1:25:06
  • CARLOS QUINTANO PASCUAL              1:26:26
  • JOSE ANGEL AGUIRRE GUZMAN            1:28:04
  • JAVIER RAMADA ARRIBAS                      1:28:44
  • JOSU ZUBIA RAMOS                                  1:29:31
  • XABIER LARRAÑAGA ETXABE                 1:32:05
  • MANU ALONSO CERDEIRA                     1:34:15
  • FELIPE EZQUERRO ERICE                         1:34:39
  • GUILLERMO RODRGUEZ GUERRA          1:36:36
  • IÑAKI ARRILLAGA ERRASTI                    1:36:56
  • ANTXON GARCIA VELAZQUEZ              1:43:44
  • Mª ELENA ECHEVERRIA ROSELLO         1:51:16
  • JAVIER GARMENDIA OTAMENDI           1:52:34
  • MARIA DE LA C. RODRIGUEZ HERNANDEZ   1:52:36
  • PATXI LAGO SAN JUAN                          1:52:36
  • FERNANDO LAGO SAN JUAN                 1:52:36
  • JAVI ETXENIKE ÁLVAREZ                        2:03:34

martes, 4 de diciembre de 2012

IPUINAREN ORDUA / LA HORA DEL CUENTO: ATZETIK AURRERA


IPUINAREN ORDUA / LA HORA DEL CUENTO

  Gaur abenduak 4, asteartea, IPUINAREN ORDUAREN saio berri bat izango da Loiolako Kultur Etxean. . 3 eta 5 urte arteko umeei zuzendua dagoen ekitaldi dibertigarria euskaraz. Gabonak hurbiltzen ari diren honetan, umeek irudimenez beteriko ipuinez gozatzeko aukera ederra dute.

 Hoy martes, 4 de diciembre, nueva sesión de LA HORA DEL CUENTO en la Casa Cultura de Loiola. Actividad divertida en euskera, dirigida a los peques de entre 3 y 5 años. Ahora que ya se acercan las navidades, los niños tienen una buena oportunidad de disfrutar con cuentos llenos de imaginación.

                          IPUINAREN ORDUA / LA HORA DEL CUENTO
                          IZENBURUA: ATZETIK AURRERA
                          EGUNA: ABENDUAK 4 ASTEARTEA
                          LEKUA: LOIOLAKO LIBURUTEGIA
                          ORDUA: 18:00 H.

AGENDA CULTURAL DE DICIEMBRE - ABENDUKO AGENDA KULTURALA



Erakusketak / Exposiciones
Abenduak 1 – 5 / 1 - 5 de diciembre
Martuteneko espetxeko tailerretako artelanak / Exposición de obras de los talleres del Centro Penitenciario de Donostia
Zeramika, mandalak, oihal eta zur gaineko pintura, birziklatze koadroak, larrua eta olio-pintura. / Cerámica, mandalas, pintura sobre tela y madera, cuadros de reciclaje, cuero y óleos.
Antolatzailea / Organiza: IRESGI
Laguntzaileak / Colaboradores: Centro Penitenciario de San Sebastián, Pastoral Penitenciaria Hegaldi, Donostia Kultura
C.C. Loiola K.E. Astelehenetik ostiralera / De lunes a viernes:
16:00-20:30

Euskararen eguna 
HAUR JOLASAK / JUEGOS INFANTILES
Azaroak 30 noviembre
Meriendatxoa, refreskoak eta abar.
Eliza kalea / Calle Iglesia. 17:30. Euskaraz

HITZALDIA / CHARLA
Azaroak 30 noviembre
Nafarroa 500 urte irudia
Patxi Abasolo, Nafarroa Bizirik Elkarteko kidea
C.C. Loiola K.E. 19:30. Euskaraz

HAUR ANTZERKIA / TEATRO INFANTIL
Abenduak 1 de Diciembre
Hipo eta Tomax
Hipotolomeo bizikletaz zihoala, kale estu batean Agustina Zabala harrapatu eta istripua izan du. Tomaxek semaforoaren funtzionamendua esplikatu eta medikuaren kontsultara eramango du senda dezaten.
Adina / Edad: + 4
Eliza kalea / Calle Iglesia. 12:00. Euskaraz

MUSIKA / MÚSICA
Abenduak 1 de Diciembre
Basurde kantu afaria
Eliza kalea / Calle Iglesia. 21:00

MUS
Abenduak 10 de Diciembre
Mus txapelketa
Hontza Elkartea / Sociedad Hontza. 16:30
Antolatzaileak / Organizan: Loiolako Hontza Elkartea, Donostia Kultura

Tailerra / Taller 
Abenduak 14 de Diciembre
Pintura Zen Topaketa / Encuentro de Pintura Zen
Taller irekia: idazkera eta tintazko marrazkiak. / Taller abierto: caligrafía y dibujo con tinta.
C.C. Loiola K.E.
16:30 – 20:00
Antolatzaileak / Organizan: Pintzel Zen Elkartea,Donostia Kultura

Gabonak Zuretzat
Abendua 6 diciembre / Urtarrila 8 enero
Loiolako jaiotza / Belén de Atari-Eder
Antolatzaileak / Organizan: Tan Tai Konpartsa, Donostia Kultura.

Abenduak 27 de Diciembre
Jolas dramatikoa / Juego dramático
Ander Edo
Adina / Edad: 6 - 9
C.C. Loiola K.E. 12:00. Euskaraz

Loiolako Gazte Astea 2013
Urtarrila 4 enero
Jolasak umeentzat / Juegos para niños 
C.C. Loiola K.E. 11:30-13:30. Euskaraz
Malabarrak, xaboi-burbuila erraldoia etab. / Malabares, pompas gigantes, etc.
Latsarien plaza. 17:00
Musika eta txokolatada / Música y chocolatada
Modesto Ordoki: El Hombre Orquesta
Eliza kalea. 19:30. Euskaraz

Mus txapelketa / Campeonato de mus
Ardube taberna. 22:00

Urtarrila 6 enero
Toka txapelketa / Campeonato de toca
Aldazabal taberna. 19:30
Antolatzaileak / Organizan: Loiolako koadrilak, Donostia Kultura

Liburutegia / Biblioteca
IPUINAREN ORDUA / LA HORA DEL CUENTO 

Abendua / Diciembre
4 Atzetik aurrera
11 Zatoz entzutera!
18 Zer dela eta zer dela?

Urtarrila / Enero
8 Animaliekin jolasean
15 Ipuin abestuak
29 Neguko ipuinak
Asteartetan ipuin kontaketa. / Narración de cuentos los martes.
Adina / Edad: 3-5
Loiolako Liburutegia / Biblioteca de Loiola. 18:00. Euskaraz


lunes, 3 de diciembre de 2012

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA: ARGAZKIAK


Gaur astelehena, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.


Hona hemen Loiolan joan den astean antolatu ziren ekintzetako irudi batzu:

Haur jolasak: Eder, Eneko, Ander eta konpañiak dantzan eta jolasean jarri zituzten hurbildu ziren haur guztiak. Lokatxa biltzen, zaku karrerak, soka-tira gurasoen aurka... eta merienda eta guzti!!! Denen artean kartel ederra ere osatu eta margotu zuten, bukatzeko argazkia ateraz.  








Hipo eta Tomax pailazoek humore ona eta barre algarak ekarri zituzten auzora, "Papo Pupa" ikuskizunarekin. Beraien xelebrekeri eta bromekin ederki goxatu zuten larunbateko eguerdi frexkoa eta haur eta helduek benetan ondo pasatu zuten.






sábado, 1 de diciembre de 2012

SUCIEDAD EN LOIOLA (II)


SUCIEDAD EN LOIOLA (II)

  Viernes 30 de noviembre, 18:00 h.

Calle Sierra de Urbasa:




Calle Sierra de Aralar:



  Según nos ha comentado un barrendero, el hecho de que el barrio esté lleno de basura es por culpa de muchos vecinos que, simplemente, no se molestan en introducir las bolsas de basura en el lugar correspondiente, dejándolas fuera. A esto se le suma el que personas que buscan comida o algo de utilidad en las basuras rompen las bolsas, quedando todos los restos desparramados. Según el barrendero, ellos tienen orden de no recoger esta basura.

  ¿Hasta cuando seguirá esta situación?

viernes, 30 de noviembre de 2012

HIPO ETA TOMAX PAILAZOEN IKUSKIZUNA LOIOLAN: PAPO PUPA


Eta euskakaren egunaren inguruan Loiolan antolatu diren ekintzei amaiera emateko, PAILAZO IKUSKIZUN PAREGABEA haurrentzat.
Hipo eta Tomax pailazoek beren ikuskizun berria eskeiniko dute larunbat honetan, abenduak 1, Loiola auzoko Eliza kalean. Ikuskizunak  'Papo Pupa' izena du, eta lau urtetik gorako haurrentzat egokia da. Eguerdiko 12:00-tan da antzerkia. 
Hau da istorioa: Hipotolomeok bizikletaz zihoala istripua izan du. Tomax-ek semaforoaren (mesaforoa Hiporentzat) funtzionamendua esplikatu eta gero, medikuaren kontsultara eramango du senda dezaten; baina Patxi Xiringa sendagilea ez da agertuko. Orduan, Tomax, mediku bihurtu eta Hipo 'sendatzen' saiatuko da.
Hipo eta Tomax-en emanaldietan ohikoa den bezala umorea, jokoak, magi eta kantak dira ikuskizunaren osagaiak.
Mikel Sarriegi eta Joserra Fachado dira pailazook. Aspaldi hasi ziren Donostiako Zurriola Ikastolan antzerki-irakasle, eta 2008an pailazotzan hastea erabaki zuten. Atzo aurkeztutako ikuskizuna bosgarrena dute. Hasierakoa 'Dinbi-danba' izan zen, indio eta bakeroen istorioez osatua. Gero 'Beldurraren etxean', 'Herri kirolak' eta 'Sukaldean' etorri ziren.
Joserra Fachadok (Pasaia, 1960) Isaias maltzurrarena egin zuen Euskal Telebistako 'Goenkale'-n. Antzerkian ere jarduna da, besteak beste 'La mano del emigrante'-n (Tanttaka Teatroa). Mikel Sarriegi (Hondarribia, 1968) gehiago aritu da ETBn: 'Jaun eta jabe', 'Goenkale' eta 'Brinkola'-n, besteak beste.
HIPO ETA TOMAX
IZENBURUA / TÍTULO: PAPO PUPA
LEKUA / LUGAR: LOIOLAKO ELIZA KALEAN - CALLE IGLESIA DE LOIOLA
EGUNA / FECHA: LARUNBATA ABENDUAK 1 - SÁBADO 1 DE DICIEMBRE
ORDUA / HORA: EGUERDIKO 12:00-ETAN - A LAS 12:00 DEL MEDIODÍA
Argumento de "Papo Pupa":
Hipotolomeo ha tenido un accidente de bicicleta. Tomax le lleva a la consulta del doctor "Minandikoetxea", pero este no aparece. Así que Tomax decide vestirse de médico e intentar curar a Hipo. Como es habitual en todas sus actuaciones, habrá humor, juegos, magia y música.
Hipo eta Tomax





HAURRENTZAKO JOLASAK ETA PATXI ABASOLOREN HITZALDIA / JUEGOS INFANTILES Y CHARLA DE PATXI ABASOLO

Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan, gaur ostirala, azaroak 30, bi ekintza izango dira Loiolan. Alde batetik, haurrentzako jolasak eliza kalean; bestetik, Patxi Abasolo historiagilearen eskutik hitzaldia.

AZAROAK 30 OSTIRALA

17:30: Haurrentzako jolasak eliza kalean.

19:30: Hitzaldia. Gaia: NAFARROA 500 URTE. Hizlaria: Patxi Abasolo. Loiolako Kultur Etxeko aretoan.

---------------------------------------------------------------------------------------------------

  Dentro de los actos de celebración del Día Internacional del Euskera, este es el programa para hoy viernes 30 de noviembre:

VIERNES 30 DE NOVIEMBRE

17:30 h: Juegos para niños, en la Calle Iglesia.

19:30 h: Charla del historiador Patxi Abasolo. Tema: NAFARROA 500 URTE. En el salón de actos de la Casa Cultura de Loiola.

jueves, 29 de noviembre de 2012

"GARTXOT" FILMAREN EMANALDIA / PROYECCIÓN DE LA PELÍCULA "GARTXOT"

Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barnean, gaur osteguna, azaroak 29, "Gartxot" filma eskeiniko da Loiolako Kultur Etxean arratsaldeko 19:30-etan. 

  

FILMA

Izenburua: GARTXOT
Zuzendariak: Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi
Estreinatu zen eguna: 2011-11-18
Iraupena: 84 minutu

Laburpena:

Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du  latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldurgarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.


--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Dentro de los actos de celebración del Día Internacional del Euskera, hoy jueves 29 de noviembre a las 19:30 horas en la Casa Cultura de Loiola se va a proyectar la película "Gartxot".

FICHA TÉCNICA:
Película: Gartxot. Dirección: Asisko Urmeneta y Juanjo Elordi. País: España.Año: 2011. Duración: 85 min. Género: AnimaciónGuion: Asisko Urmeneta y Edorta Barruetabeña. Música: Benito Lertxundi. Distribuidora: Barton Films.Estreno en España: 18 Noviembre 2011Calificación por edades: Apta para todos los públicos.

SINOPSIS:
El nuevo abad de Roncesvalles destierra a Gartxot, el bardo local, para quedarse con la voz prodigiosa de su hijo Mikelot y convertirlo en monje cantor. Mikelot consigue escapar del convento y canta de nuevo junto su padre, con la compañía de una niña, Xune, que también quiere ser bardo. Sus cantos se convierten en un símbolo contra la opresión. Tras varios intentos fallidos, las autoridades consiguen rodearlos y padre e hijo mueren. Pero, al mismo tiempo, nace un nuevo bardo: Xune, el mejor discípulo de Gartxot.



miércoles, 28 de noviembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA AUZOZ AUZO / DÍA DEL EUSKERA BARRIO A BARRIO

Abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna. 

Donostiako Udala eta eragile desberdinen arteko elkarlanari esker, 100 ekintzatik gora antolatuko dira Donostian datozen egunetan. Ekintza sorta zabala da: mintzodromoak, kontzertuak, antzerkia, zinema, haur jolasak, kantu jirak, mihiluze jokoak, bertso saioak, pailazoak, hitzaldiak, tailerrak, eta abar.   

Auzo eta herrietako egitarauak Partaidetzako webgunean argitaratu ditugu. 

Euskararen eguneko ekintzak auzo eta herrietan 

  
De cara al Día Internacional del Euskera que se celebrará el 3 de diciembre, la colaboración entre el Servicio Municipal de Euskera y gran cantidad de agentes sociales y asociaciones ha hecho posible que se hayan organizado más de 100 actividades. La oferta es muy variada: mintzódromos, conciertos, teatro, cine, juegos infantiles, talleres, conferencias, kantu jira, recitales de bertsos, payasos, etc.   

Hemos publicado en la web de Participación Ciudadana la lista de actividades que se han organizado en cada pueblo y barrio. 

Actividades día del euskera en los barrios y pueblos 


Auzoak eta Herritarren Partaidetzako teknikaria / técnico de Barrios y Participación Ciudadana
Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
tel: +34 943 481356
udala_partaidetza@donostia.org
 


EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA LOIOLAN / DÍA INTERNACIONAL DEL EUSKERA EN LOIOLA:





martes, 27 de noviembre de 2012

LA SALLE: CONCURSO DE BELENES Y FOTOGRAFÍA - JAIOTZA ETA ARGAZKI LEHIAKETAK


LA SALLE DONOSTIA: CONCURSO FAMILIAR DE BELENES Y DE FOTOGRAFÍA 

  Ya se acercan las Navidades de este año 2012 y, como es tradición, la asociación de padres y madres del colegio La Salle de Loiola ha organizado el concurso familiar de belenes. Este año también se llevará a cabo un concurso de fotografías navideñas. La entrega de premios se realizará el sábado 15 de diciembre.

CONCURSO FAMILIAR DE BELENES

Ø      Realizados por un máximo de tres alumnos y sus familias.
Ø      Tamaño máximo de la base: 80 x 80 cm. Libertad de elección de materiales.

Ø      Categorías:
      Habrá dos únicas categorías:
-          Belenes de fabricación completa (figuras incluidas).
-          Belenes con figuras compradas.
Ø      Se concederán 3 primeros premios en cada categoría y varios premios sueltos.
Todos los participantes en el concurso recibirán un regalo..
Ø      Entrega de trabajos: El día 10 de diciembre, lunes, en la recepción del Colegio. Se pueden entregar desde las 08:00 de la mañana hasta las 19:00 de la tarde, hora en el que se juntará el jurado a deliberar.

Ø      El jurado realizará su valoración el día 10 por la tarde.  Si alguien quisiera participar en la misma (siempre que no concursen sus hijos) deberá acudir a las 19:00 a la sala “Bilgunea” del colegio.
Ø      En el interior de un sobre figurarán los datos personales de los autores: nombre, apellidos y curso.

CONCURSO DE FOTOGRAFÍA

BASES:
·          Tema: “Nuestra Navidad” Habrá tres premios.
·          Todas las fotografías que se presenten serán expuestas  en la exposición. Si hubiera demasiadas el jurado realizará una selección.
·          Cada familia podrá presentar una sola fotografía y se deben traer en papel fotográfico con las siguientes medidas: 21 x 15 cm.
·          Todas las fotografías serán entregadas, dentro de un sobre, en la portaría del colegio antes de las 18:00 horas del día 10 de diciembre con el nombre de la familia(dos apellidos)escrito en un papel.
--------------------------------------------------------------------------------------------

LA SALLE: FAMILIA ARTEKO JAIOTZA ETA ARGAZKI LEHIAKETA

 2012 urte honetako Gabonak ere hurbiltzen ari zaizkigu eta Loiolako La Salle ikastetxeko guraso elkarteak familia arteko jaiotza txapelketa antolatu du, ohitura den bezala. Aurten, jaiotza txapelketaz gain, argazki txapelketa ere jarri da martxan. Sari banaketa abenduaren 15-ean izango da.


FAMILIA ARTEKO JAIOTZA LEHIAKETA

Ø      Gehienez 3 ikasle eta euren familiek egindakoak.
Ø      Neurria: gehienez 80 x 80 zm.
Ø      Edozein materialez egin daitezke.
Ø      Mailak.- Bi maila hauek izango dira:
Ø      Osorik egindako jaiotzak (iruditxoak barne).
Ø      Erositako iruditxoz egindakoak.
Ø       Sariak:
Ø      Hiru lehenengo sari maila bakoitzean eta sari aske batzuk.
Ø      Parte hartzen duten guztiei ere oroigarri bat emango zaie.
Ø      Lanak eskuratzeko: Ikastetxeko harreran, abenduaren 10an, astelehena, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte, hau da, epaileen bilera hasi baino lehen.
Ø      Epaileen baloraketa abenduaren 10an, arratsaldean, egingo da.  Norbaitek balorazio horretan parte hartu nahi badu (seme-alabek lehiaketan parte hartzen  ez badute) etor dadila egun horretan 19:00etarako Ikastetxeko “Bilgune” aretora.

Ø      Gutunazal baten barruan egileen datu pertsonalak ipini behar dira: izena, deiturak eta maila.

ARGAZKI LEHIAKETA

OINARRIAK:
·          Gaia: “Gure Eguberriak” Hiru sari banatuko dira..
·          Aurkezten diren argazki guztiak erakusketan jarriko dira. Gehiegi aurkezten badira epaileek aukeraketa egingo dute.
·          Famili bakoitzak argazki bakarra aurkeztu dezake. Argazki paperean ekarri behar da honako neurri hauekin: 21 x 15 cm.
·          Argazki guztiak, kartazal batean sartuta, Ikastetxeko harreran eskuratu behar dira abenduaren 10eko arratsaldeko 18:00 baino lehen. Barruan, paper batean idatzita, familiaren bi abizenak jarri behar dira.