domingo, 23 de diciembre de 2012

GABON KANTAK ETA OLENTZERO LOIOLAN ZEHAR



 La Salle ikastetxeko haur, guraso, irakasle eta lagunak urtero bezala Gabon kantak abestera irtengo dira Loiolan zehar astelehenean, abenduak 24. Arratsaldeko 16:30-etan bilduko dira eskolako eliz aretoan entsaio txiki bat egiteko. Ondoren, txokolate bero pixka bat edan eta auzoan barrena ibiliko dira kantari. Jasotako dirua Tandanacui proiekturako izango da. Loiolako kaleak gabon giroaz goxatuko dituzte.

  Bestalde, Hontza elkarteak antolatuta, Olentzero Loiolan izango da astelehenean, abenduak 24. Arratsaldeko 16:00-etan Eliza Kalean izango da haurren gutunak jasotzen eta ondoren auzoan barrena Olentzerorekin kantatzera gonbidatzen dira auzotar guztiak.

ZORIONAK ETA EGUBERRION GUZTIOI.






No hay comentarios:

Publicar un comentario