sábado, 5 de julio de 2014

LOIOLATARREN PROTESTAK EASO PLAZARAINO IRITSI DIRA


Tren barruan egin dute protesta loiolatarrek

Martxoan auzotik zehar egin zuten manifestazio jendetsuaren ostean, loiolatarrak aldarrikapenari jarraipena eman diote eta berriro mobilizatu dira, Eusko Treneko geltoki berriaren lanak bukatu ditzaten eskatzeko.
Trenaren barruan egin dute protesta loiolatarrek. (Argazkia: Lide Ferreira)
Trenaren barruan egin dute protesta loiolatarrek. (Argazkia: Lide Ferreira)
Oraingo honetan, Loiolatik haratago joatea erabaki dute, eta auzoan bizi duten egoera Easo plazaraino iritsi da. Izan ere, Loiolako auzo elkarteak deituta, ehun pertsonatik gora elkartu dira Loiolako tren geltokian. Bakoitzak Lanak bukatu-Loiola existe zioen kartel bana hartu, eta Amarara abiatu dira, Topoan, alegia. Trenaren barruan zihoazen bidaiariei Loiolan gertatzen ari denaren berri eman diete: “Protesta egitera gatoz. Duela lau urte gure auzoan tren geltoki berri bat egingo zutela esan ziguten, eta lanak geldirik daude. Eusko Jaurlatitzak lanak bukatzea nahi dugu”, azaldu die loiolatar batek trenean sartu denean.
Easoko geltokira heldu direnean, trenetik atera eta geltokian bertan, Eusko Trenen egoitzara hurbildu, eta beste elkarretaratze bat egin dute. Lanak bukatu-Loiola existe behin eta berriro oihukatu dute, bertatik igarotzen ziren guztiek ondo entzuteko, eta Loiolan duten arazoa ezagutzera emateko.
Ondoren, tren geltokitik atera, eta Easo plazatik manifestazio txiki bat egin ostean, geltokiaren aurrean egin dute azken parada, Loiolako geltoki berriaren lanak bukatu ditzaten eskatzeko.
Oraindik data zehatzik ez duten arren, mobilizazio gehiago egingo dituztela ziurtatu dute, “auzo txiki bat garen arren, jende mordoa hurbildu da, eta honek jarraipena izango du”.
Irutxuloko Hitza - Lide Ferreira - 2014-07-05






No hay comentarios:

Publicar un comentario