viernes, 23 de septiembre de 2016

OINEZKOEK IZANGO DUTE LEHENTASUNA LOIOLAKO ZEHARBIDEAN

Argazki montaiak egiten udaletxeko teknikariak iaioak direla argi dago; azkenengo urteetan makina bat irudi ikusi ditugi gure auzoa zein ederra geratuko den erakusten dutenak; baina argazki horiek egi bihurtzea beste gauza bat da. 

  Nola edo ala, proiektuak aurrera doaz, nahiz eta poliki joan. Trenaren lanak abiadura bizian doaz urteetako geldiunearen ondoren eta orain loiolako zeharbidearen txanda heltzen ari dela dirudi, azkenean. 

 Atzo izan zen bilera kultur etxean azken proiektuaren aurkezpena eta bertan Harizti Gaineko auzotar batzuek auzoko leku altu honetara igogailua egiteko eskaera egitekoak ziren.

  Proiektuan, zeharbidearen azpian autoentzako parkiña doa. Hau da, bertan aparkatu nahi duenak, plaza erosi beharko du.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------


OINEZKOEK IZANGO DUTE LEHENTASUNA LOIOLAKO ZEHARBIDEAN


Autoentzako norabide bakoitzeko errei bana utzita, bulebar bilakatuko dute egungo Loiolako zeharbidea.
Denbora daramate udal teknikariek proiektua definitzen auzotarrekin batera. Lau bilera egin dituzte aukera ezberdinak aztertu eta beharren araberako proposamen bat zehazteko. Gaur, 18:30ean egingo dute prozesu horren guztiaren ondoren lortutako emaitzaren aurkezpena loiolatarren aurrean, kultur etxean.
Duñike Agirrezabalaga Lankidetza zinegotziaren esanetan, “proposamen hau ia behin betikoa da; azken orduko aldaketa txikiren bat onar daiteke agian, baina hau oinarri hartuta idatziko da proiektua”.
Aldaketa erabatekoa izango da. Loiolako zeharbidean trafikoa ia guztiz deuseztatutako da. Izan ere, autoentzako errei bana utziko dute, baina gainerakoa oinezkoentzako bidea eta gune berde zabal bilakatuko da. Loiolan aparkatzeko dauden arazoak aintzat hartuta, “autoak kalean edo lur azpian sartu, hori izan zen erabaki beharreko lehen gauza, eta auzotarrek nahiago izan zuten bigarren aukera”, azaldu du zinegotziak.
Horregatik, zeharbidearen azpian parkin bat egitea izango da lehen lana. Beste proiektu bat da, eta dagoeneko idatzita dago. 14 hilabetean egin beharko dute. 100 autorentzako aparkaleku bat egingo dute, eta interesa duten herritarrek euren lekua erosteko aukera izango dute.
Hortaz, zeharbideko trafikoa hutsala izango da, eta oso geldoa, oinezkoek izango dutelarik lehentasun osoa. “Horrela, Urumeako autobidea erabiltzea nahi dugu Loiolako Erriberako bizilagunek, Loiolatik pasa behar izan gabe”, esan du Agirrezabalagak. Trafikoa bideratzeko biribilgune berri bat egingo dute Urdintzuko zubiaren alboan, kuarteleko zubiaren parean.
Zeharbidearekin batera, Euskotrenen geltoki berriaren lanak amaitzeak, “erabateko aldaketa” ekarriko duela Loiolara esan du zinegotziak. Geltoki berriaren albo batean esaterako, gune ireki zabal bat sortuko da, “mota askotariko jarduerak egiteko gune bat izan daiteke”.
Proiektu handia izanik, udal ordezkariak ez du datarik eta aurrekonturik aurreratu: “2017a baino lehen ez dira lanak hasiko, eta aurrekontu zehatza ez dago jakiterik proiektua bera idatzi arte”.

IRUTXULOKO HITZA - AGURTZANE ALTUNA - 2016-09-22

5 comentarios:

  1. No me queda claro, ¿van a quitar todos los aparcamientos actuales de la travesía, también van a quitar los del aparcamiento debajo de La Salle, y para sustituirlo van a crear unos garajes que quien quiera tendrá que comprar? Ya era complicado aparcar en Loiola, ahora será imposible. Se vende coche, razón: no tengo sitio para aparcarlo...

    ResponderEliminar
  2. Kaixo

    ¿Habéis oido hablar de la increíble vida de Francisco Javier "Frank" Alcorta, hijo de Txomin Enea? Aquí os paso unos enlaces:
    * http://um.gipuzkoakultura.net/noticia_36.php
    * http://www.gipuzkoakultura.eus/es/museos-y-patrimonio/51-museos-y-patrimonio-2/358-relato-autobiografico-de-francisco-javier-alcorta.html
    * http://www.diariovasco.com/20090208/al-dia-local/ultimo-aventurero-20090208.html
    * http://www.blogseitb.com/rogeblasco/2009/02/10/francisco-javier-alcorta-una-historia-de-amor-guerra-y-aventuras-capitulo-i/
    * http://www.blogseitb.com/rogeblasco/2009/02/14/francisco-javier-alcorta-una-historia-de-amor-guerra-y-aventuras-capitulo-ii/
    * http://untzimuseoa.eus/es/actualidad/30-frank-alcorta-publica-un-libro-sobre-su-expedicion-a-papua-nueva-guinea-en-1973-74
    * http://asopa.typepad.com/asopa_people/2013/01/the-many-lives-of-the-legendary-frank-alcorta-at-last-recognition-of-australia-png-hero-.html
    * http://defence-honours-tribunal.gov.au/wp-content/uploads/2016/08/2016_DHAAT_15_Smith-Alcorta-Decision-Report.pdf
    * http://www.australiandefence.com.au/news/long-tan-veterans-finally-honoured
    * http://www.dailymercury.com.au/news/frank-alcorta-humbled-by-vietnam-medal/3078460/

    ¿No se merecería un pequeño homenaje en Txomin? Creo que bien a gusto lo cogería este veterano de 80 años. En el Museo Naval siguen en contacto con él.

    ResponderEliminar
  3. Otra página: http://asopa.typepad.com/asopa_people/2011/12/frank-alcorta-one-of-the-most-amazing-guys-in-australia.html

    ResponderEliminar
  4. Este año 2017 Roge Blasco ha vuelto a entrevistar a Frank Alcorta en Levando Anclas de Radio Euskadi. La entrevista está más o menos a partir de la mitad de este audio:
    http://audios.ak.cdn.eitb.com/multimedia/audios/2017/04/03/2124537/20170403_22290307_0009865532_002_001_LEVANDO_ANCL.mp3

    Y aquí tenéis una foto de la dedicatoria de Frank en el libro de visitas del Untzi Museoa a primeros de 2009:
    http://subefotos.com/ver/?aa065aacfc6c518ba19226d607aa01feo.jpg

    ¡Frank, a sus 81 años, acaba de estar en la Antártida, el último continente que le faltaba por pisar!

    ¡Salud!

    --------

    Noticias también recientes:
    * https://www.gg.gov.au/sites/default/files/files/Gallantry%20awards%20for%20actions%20during%20the%20Vietnam%20War%20Commonwealth%20Gazette.pdf
    * http://news-mail.com.au/news/frank-alcorta-humbled-by-vietnam-medal/3078460/
    * http://seniorsnews.com.au/news/war-is-won-50-years-after-the-battle/3109751/
    * http://www.minister.defence.gov.au/2016/11/06/investiture-ceremony-for-long-tan-soldiers/
    * http://abc.net.au/news/2016-11-08/battle-of-long-tan-soldiers-awarded-bravery-medals-50-years-on/8005708

    ResponderEliminar