LOIOLAKO TOPOAREN GELTOKIA MARTXOAREN 5EAN INAUGURATUKO DA
Horrela iragarri zuten atzo, alkateak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek geltokiaren lanei eginiko bisitan. Telebista, kazetariak, politikariak... denetik etorri ziren.
Lanak aurrera doazela pozten gaitu; geltokiaren inaugurazioa ez da, ordea, lanen bukaera izango. Ondoren, aldi baterako eginiko trenbidea kendu, ingurua urbanizatu... Beste 6 - 7 hilabeteko lana. Eta ondoren, Loilako Zeharbidearen lanak: parkiña, boulevarizazioa... beste 3 urte gutxienez.
Pozgarria da proiektuak aurrera doazela ikustea, baina politikariei gogorarazi behar zaie lan hauek urteetan zehar geldirik egon direla, izugarrizko atzerapenarekin doazela eta urteetan zehar auzoa erdibitzen zuen mounstruo-pareta eta abandonaturiko lanen ondorioak auzotarrek jasan izan ditugula. Hortaz, mesedez, medailatxo gutxiago zuen artean eta segi lanekin aurrera.
Argazkien iturria: Diario Vasco
Blog dedicado al barrio de Loiola, de Donostia, donde los vecinos del barrio pueden expresarse, publicar sus sugerencias, quejas y todo lo relacionado con nuestro barrio. Email para publicación de información: loioladonostia@gmail.com Loiola auzoari buruzko bloga, non bertako auzotarrek beraien berriak, kexak, aholkuak edo auzoarekin loturik dagoen beste edozer argitaratu dezakete. Blog honetan argitaratua izatea nahi duzuen informazioa loioladonostia@gmail.com helbidera bidali dezakezue.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario