Bai ixilik eduki duten zubia berriro itxi beharraren notizia. Akaso lanak kontratatu zituztenetik ez zekiten beharrezkoa izango zela? Berriro ere Loiola, Egia eta inguruko bizilagunak gera kaltetuak. Hiru hilabete, diote. Baietz izan lau!
Qué callado han tenido que se iba a tener que cerrar el puente de nuevo. ¿No lo sabían cuando contrataron las obras? Otra vez somos los vecinos de Loiola, Egia y alrededores los perjudicados. Dicen que durarán tres meses. ¡A que sí cuatro!
------------------------------------------------------------------------------------------------------
ASTIÑENEKO ZUBIA BERRIRO ITXIKO DUTE
Astiñeneko zubia berriro itxiko dute oinezko zein era guztietako ibilgailuentzako, astelehenean, apirilaren 16an. Donostiako Udalak emandako informazioaren arabera, datozen lanak egiteko zulatzeko makina bat sartu behar dute, 25 tonako pisua duena. Hamabi mikropilote sartu behar dituzte zubiaren oinarrietan, 30 eta 40 metro ingurukoak. Udalak dio uztaila bukaerarako lanak bukatuta egotea espero dutela, eta egoera normaltasunera bueltatzea, zubia guztientzat ireki dezaten berriro ere.
2017ko abuztuan hasi zen Astiñene zubiaren matraka, eta zubiaren lehen konponketa lanei abenduan ekin zieten. 2018ko urtarrilean oinezkoentzako eta bizikletentzako ireki zuten, orain berriro ere itxiko duten arte.
IRUTXULOKO HITZA - 13-04-2018http://irutxulo.hitza.eus/2018/04/13/astinene-itxi/
No hay comentarios:
Publicar un comentario