Blog dedicado al barrio de Loiola, de Donostia, donde los vecinos del barrio pueden expresarse, publicar sus sugerencias, quejas y todo lo relacionado con nuestro barrio. Email para publicación de información: loioladonostia@gmail.com Loiola auzoari buruzko bloga, non bertako auzotarrek beraien berriak, kexak, aholkuak edo auzoarekin loturik dagoen beste edozer argitaratu dezakete. Blog honetan argitaratua izatea nahi duzuen informazioa loioladonostia@gmail.com helbidera bidali dezakezue.
viernes, 12 de abril de 2019
21. KORRIKA LOIOLAN - 2019-04-12
KORRIKA 2019 LOIOLAN
Badator Korrika! Badator Korrika!
Ostiral honetan, apirilak 12, Korrikak Loiola zeharkatuko du, bi aldiz gainera.
Lehendabizi, Loiolako Erriberetatik barrena, kultur etxe ingurutik sartuko da Aralar Mendikate kalera, Txomin Enearuntz. 18:53-etan sartuko da Loiolan.
Txomin Eneatik Martutenera joan eta berriro buelta, Txomin eta Loiolaruntz. Bigarren aldi honetan Loiolako Zeharbidetik barrena etorriko da Topoko geltokiraino. Bertan La Salle ikastetxekoek hartuko dute korrikaren testigua eta Urbia kaletik barrena Loiolako Kultur Etxeruntz joango dira.
Ondoren, Urkiko birigulneraino eta aldapan gora Egiara.
Hortaz, gogoratu:
- APIRILAK 12, OSTIRALA, KORRIKA LOIOLAN
18:53 H: ARALAR MENDIKATETIK SARTUKO DA, KULTUR ETXE INGURUTIK BARRENA, TXOMIN ENEARUNTZ.
19:15 H: LOIOLAKO ZEHARBIDETIK SARTUKO DA, TXOMIN ENEATIK BARRENA TOPOKO GELTOKIRAINO. ONDOREN URBIA KALETIK BARREMA KULTURETXERA, BERTATIK URKIKO BIRIBILGUNEARANTZ ETA ALDAPAN GORA EGIARANTZ.
Animatu, denok Korrikara!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario