lunes, 31 de agosto de 2015

LOIOLAKO LORATEGI HIRIAREN PROIEKTUA ONARTU DUTE

LOIOLAKO LORATEGI HIRIAREN PROIEKTUA ONARTU DUTE

Auzotarren eskaerak gehitu dituzte, eta exekuzioa onartuta hasiko dituzte obrak
Loiolako Lorategi Hiriaren behin betiko proiektua aurkeztu du gaur Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak.Auzotarren eskaerak kontutan izan dituztela nabarmendu du Ramosek, eta hala, inguru berritu horretan 261 etxebizitza eraikiko dituzte, horietatik 104babes ofizialekoak. Bestalde, dagoeneko bertan dauden55 etxebizitza dauden lekuan utziko dituzte, bizilagunek hala eskatuta.
Gunea erabat berrituko du udalak; proiektua diseinatzen denbora daramate, eta azken ukituak eginda, obraren exekuzioa falta da lanak hasi ditzaten.
Azken berritasunen artean, kultur etxea eta Matxiñene baserria batzeko proposamena nabarmendu du zinegotziak: “Kultur etxea eta baserria ondoan daude, eta espazio gehiago sortu ditzazkegu bi eraikinak lotzen baditugu. Gainera, aurrean plazan handi bat sortuko dugu, bertan jarduera eta ekitaldi anitzak egin daitezen”. Baserria botatzea ere aurrikusten du udalak, egoera kaxkarrean badago behintzat.
Urumea ibaiak gainezka egiten badu, gunea babestuta egongo dela azpimarratu du Ramosek; bidegorri sarea errespetatuko dute, eta ingurutik paseatzeko aukera egongo da. Bestalde, aparkalekua egingo dute errepidetik gertu, eta baita kirol eremu bat ere. Gunea hobeto komunikatuta egongo da zinegotziaren arabera. Proiektuairaileko udalbatzarrean proposatuko dute.
Ane Urrutikoetxea - Irutxuloko Hitza 31-08-2015

No hay comentarios:

Publicar un comentario