martes, 30 de julio de 2013

SAN INAZIO EGUNA




Aurrera doaz festak, modu alai eta ekintzez beteaz. Gaur San Inazio bezpera degu eta bihar auzoko egun handia. Ondo pasa!!!


Behin batean Loiolan erromeria zan,
hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan,
txoria bainon ere arinago dantzan:
huraxen bai polita, han politik bazan.

Arkitu ginanean inor gabe jiran
koloreak gorritu arazi zizkidan;
kontatuko dizutet guztia segidan,
zer esan nion eta nola erantzun zidan.

Esan nion, desio senti nuen gisan,
harekin hizketa bat nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik atsegin har nezan,
adituko zidala zer nahi nion esan.

Dama polita zera, polita guztiz, ai!
bainan halare zaude oraindik ezkongai.
Ezkon gaitezen biok! Esan zadazu bai!
Ni zurekin ezkondu? Ni zurekin? Ja-jai!

No hay comentarios:

Publicar un comentario