---------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Iturria: IRUXULOKO HITZA
Egilea: Estitzu Zabala
http://irutxulo.hitza.eus/2015/11/05/sudurzaleen-festa-kinka-larrian/
SUDURZALEEN FESTA, KINKA LARRIAN
Sei urtez ‘Gipuzkoako lasterketarik katxondoena’ izan ostean, desagertzeko zorian dago Egiako Sudur Krosa. Jon Jakak lehiaren ardura uztea erabaki du, eta orain, lekukoa lagun gehiagoren artean hartzea nahi dute.
Jon Jakak sortu eta kudeatu du Egiako Sudur Krosa2010etik. Dani Martinezek bere laguntza eman dio webgunearen kontuarekin: «Bere gogo guztia jartzen duen mutil bat da Jon. Dena oso ongi egin nahi izan du beti, sekulako lana hartzen du mezua zabaltzeko. Sekulako jaia antolatu du urtero, eta pertsona bakar batek egiteko gehiegi da».
Martinezen laguntzaz gain, lasterketaren egunean bertan laguntzen duten lagunak egoten dira urtero, baina aurretik ere lan asko izaten du. Gauzak hala, aurtengo apirilean Sudur Krosaren antolakuntzari agur esatea erabaki zuen Jon Jakak, eta datorren urteko lasterketa kolokan dago momentu honetan. Edonola, Sudur Krosak bizirik irauteko asmoz, lasterketa antolatzeko beharrezkoak diren kontu guztiak zerrendatu dituzte, ea lan-talde bat osatu eta lasterketa salbatzea lortzen duten: «Jaiaz gozatzea guztioi gustatzen zaigu, baina antolaketan aritzea ez hainbeste. Iritsi da momentu bat Jon nekatu egin dena, ahalegin gehiegi suposatzen baitio. Orain, beste batzuek bere lekukoa hartzea falta da».
Donostian izena lortu duen lasterketa bat izan da, eta kosta ahala kosta mantendu nahi dute: «Jonek badaki beretzat lan asko izan bada, beste batentzat ere gehiegi izango dela. Orduan, jendeari errazago egiteko, eginbeharrak zerrendatu ditugu, batek baino gehiagok har dezaten ardura».
Hala, sei ataletan banatu dituzte ardurak: Lan administratiboa, Babesleak, Baliabide materialak, Publizitatea, Korrikalariei arreta eta Lasterketa eguna: «Orain arte dena Jonek egin du. Adibidez, babesleak auzoko hamabost denda txiki dira, eta urtero joan behar da beraiengana gogoraraztera, eta bisita bat baino gehiago egin behar izaten zaizkie. Gehi udalarekin harremana, gehi garaikurrak… beraz, taldetan banatuta, errazagoa izango litzateke».
Hamabost lagun azalduko balira, guztia eskuragarriagoa izango litzateke, baina hirurekin, bakoitzak pisu handiagoa izango luke: «Zenbat eta jende gehiago etorri, orduan eta errazagoa izango da antolatzea, eta emaitza ere hobea izango da». Azken batean, Martinezen ustez, lan ona eginez gero, Sudur Krosak oraindik ere jende gehiago erakarri dezake: «Bost urtetan partaidetzak gorakada izan du, eta azken urtean beherakada bat izan zuen, euriagatik seguraski; beraz, uste dugu Sudur Krosak ez duela bere gorena jo».
Alde onak gailenduz
Sei kilometroko lasterketa bat da Sudur Krosa, Egiako parkean barrena, eta baditu hainbat alderdi on, paisaiatik bertatik hasita. Alderdi on horiek nabarmendu ditu Martinezek: «Egiako jendea bera oso kantxondoa da, parranda gogoko du, eta horregatik diogu Gipuzkoako lasterketarik katxondoena dela. Badago lasterketa mozorroturik egiten duenik, emakume askok parte hartzen dute, giroa alaiagoa da, Sudur Txiki lasterketak haurren giroa zabaltzen du, lasterketaren unerik gogorrenean trikitilariek giroa alaitzen dute…».
Hala, Sudur Krosaren publizitatea egitean, beti saldu dute dibertimendua, eta auzoko jaiekin lotuz, sudurra izan dute beti ikur, Hau egiten dugu sudur puntan jarri zaigulako leloa erabiliz.
Lasterketa oraindik hobea izateko ere hainbat ideia dituztela dio Martinezek, baina horretarako laguntza behar dutela: «Gehienak multzoan joaten gara, lagunartean ongi pasatzera, eta hori sustatu nahi dugu, barre egiteko jai bat dela».
Laguntzeko prest daudenek informazio gehiago lor dezakete sudurkrosa@gmail.com posta elektronikora idatziz: «Sudur Krosa galtzea sekulako galera izango litzateke, auzoan jai bat suposatzen baitu. Jaia, kirola, familia eta elkartasuna moduko baloreak sustatzen ditu Sudur Krosak, eta garrantzitsua da balio horiek agerian jartzea. Lantaldea osatu behar da lehenbailehen, kontu asko mugitu behar direlako jada».
Sudur Krosaren ardurak
1. LAN ADMINISTRATIBOA
Udala. Baimen eskaera egin udal erregistroan, azaroan; eta lasterketaren egunean Mikel Laboa pasabidearen ateak zabalik egoteko eskaera egin, otsailean. Mugikortasuna. DYAren anbulantzia lasterketaren egunean parkean egoteko, baimen eskaera bete. Parkeak eta lorategiak. Lasterketaren berri eman eta ibilbidearen kopia bat erakutsi. Egiako kiroldegia. Korrikalariek aldagelak erabili ahal izateko eskaera egin, lasterketaren data baino hilabete bat lehenago.
Donostia Kirola. Podiumaren eta anbulantziaren aparkalekua mugatzeko hesien eskaera egin. Egia kultur etxea. Lasterketaren aurkezpenerako areto bat eskatu, martxoan. DYAren bulegoa. Anbulantziaren zerbitzuak eskatzeko eskaera egin. Egiako parkeko zaindaria. Karlos izena du parkeko zaindariak eta berarekin harremanetan jarri beharra dago lasterketa baino hilabete bat lehenago, bere lana oso garrantzitsua baita.

2. BABESLEAK
Dirua.Saltokietara jo, 50 edo 20 euroko ekarpenak eskatzeko. Trukean euren logoa edo izena kartelean agertuko da. Opariak. Sari banaketaren ondorengo zozketarako dira, eta horretarako, auzoko denda, taberna eta jatetxeetara jo beharra dago. Ekarpen handiak egiten dituztenek publizitatea izango dute trukean. Azaroan eta abenduan egin beharrekoa.

3. BALIABIDE MATERIALAK
Azpiegitura. Furgoneta handia, jaimak eta soinu ekipoa (Gizalde.com), konoak (atletismo federazioa),
zinta (Irutxuloko Hitza), plastikozko hesiak eta banderak (Herrikrosa.eus), mahaiak (Porrontxo jaietako batzordea), eskuzko megafonia (Trintxerpe Atletiko Kluba). Hornidura. Korrikalariei lasterketa bukatzean jatekoa eta edatekoa
emateko postua. Horretarako, taberna babesleetan ur botilak lortu behar dira. Freskagarriak eta kartoizko edalontziak
Txintxerpe Atletiko Klubeko kideek ekarriko dituzte. Opariak.Korrikalari bakoitzari opari bana egiteko materiala.
Azken urteetan elastiko bat izan da, eta horretarako, marrazkilari bat eta bektorizatzaile bat lortu behar dira.Garaikurrak. Parte Zaharreko Trofeos Ayestaran dendan erosi behar dira. Bermea.Udalak 1.500 euroko
bermea eskatzen du.

4. PUBLIZITATEA
Kanpaina. Webgunea, Porrontxoetako webgunea, sare sozialak, komunikabideak, kartelak… eta Sudur Txikirako Egiako eskola guztietara posta elektroniko bat bidali behar da.
Kanpaina. Webgunea, Porrontxoetako webgunea, sare sozialak, komunikabideak, kartelak… eta Sudur Txikirako Egiako eskola guztietara posta elektroniko bat bidali behar da.
5. KORRIKALARIEI ARRETA
Izen ematea eta dortsalak. Lasterketaren eguna hurbildu ahala, izen emateen jarraipena egin behar da, baita Sudur Krosekoa ere. Dortsalak banatu eta argibideak eman behar zaizkie partaideei.
Izen ematea eta dortsalak. Lasterketaren eguna hurbildu ahala, izen emateen jarraipena egin behar da, baita Sudur Krosekoa ere. Dortsalak banatu eta argibideak eman behar zaizkie partaideei.
6. LASTERKETA EGUNA
Parkeko lana. Borondatez lan egiteko prest daudenen bilaketa eta koordinazioa, hizlari lanak, bezperan parkean lasterketa iragarri, korrikalarien denborak hartu…
Parkeko lana. Borondatez lan egiteko prest daudenen bilaketa eta koordinazioa, hizlari lanak, bezperan parkean lasterketa iragarri, korrikalarien denborak hartu…
No hay comentarios:
Publicar un comentario