miércoles, 27 de abril de 2016

PINTADAS MACHISTAS EN LOIOLA / MARGOKETA MATXISTAK LOIOLAN: AUZOLANA

La asociación de vecinos de Loiola nos envía la siguiente nota, con la que estamos completamente de acuerdo.

  Loiolako auzo elkarteak ondorengo oharra bidali digu; erabat ados gaude bertan esaten denarekin.


--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Margoketen inguruko auzo elkartearen oharra

Idatzi honen bidez loiolako auzo elkartetik pintaden arazoaren inguruko gure kezka azaldu nahi dugu. Askotariko margoketak ikusten ditugu auzoko txoko desberdinetan. Hauek eremu publiko zein pribatuan ematen dira eta ostalariei eragiten diete askotan.  Arazo hau hare kezkagarriagoa bilakatzen da margoketa hauek gorroto mezuak edota mezu matxistak ekartzen dituztenean. Udalari eskatu nahi diogu arazo honi aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartu ditzan eta margoketak ematen direnean hauek ezabatzeko. Azkenaldian frontoian azaldu diren margoketa matxistak larritzat jotzen ditugu eta hauen aurrean erantzuna emango dugu. Horregatik auzolan deialdia egiten dugu apirilaren 30erako 18:00etan hauek ezabatzeko.  

Nota de la asociación de vecinos sobre las pintadas

Por medio de este escrito desde la asociación de vecinos de Loiola queremos mostrar nuestra preocupación con respecto al tema de las pintadas. Estamos acostumbradas a ver muchos tipos de pintadas en nuestro barrio. Estas se realizan en espacios públicos y privados, afectando en muchas ocasiones a los comerciantes del barrio. Este problema adquiere mayor gravedad cuando, además, estas pintadas llevan consigo mensajes de odio, machistas… Pedimos al ayuntamiento que tome las medidas que sean necesarias para hacer frente a este problema y que las borre. Ante las graves pintadas de tono machista que hemos podido observar en el frontón, desde la asociación planteamos una respuesta a modo de auzolan para el sábado 30 de Abril. A las 18:00 vamos a borrar estas pintadas. Animamos a todos los vecinos a participar.


eta  honi buruz Irutxuloko Hitzak honakoa argitaratu du:

LOIOLAKO FRONTOIKO PINTADA MATXISTAK SALATU DITU AUZO ELKARTEAK

Loiolako auzo elkarteak larritzat jo ditu frontoian agertu diren pintada matxistak, eta ohar baten bidez salatu ditu. Auzoan, gune desberdinetan, askotariko pintadak daudela azaldu du, eta honen inguruan kezka adierazi du: “Hauek eremu publiko zein pribatuan ematen dira, eta askotan ostalariei eragiten die”.
Frontoian agertu diren pintada matxistak direla eta, kezka handitu egin dela azaldu du, eta Donostiako Udalari eskatu dio arazo honi aurre egiteko beharrezko neurriak hartzeko, eta pintadak agertzen direnean, ezabatzeko.
Pintada matxistak larriak direla azpimarratu du, eta hauek salatzeaz gain, auzolanean ezabatzeko deia egin du auzo elkarteak. Larunbaterako, apirilaren 30erako, egin dute deialdia, 18:00etan, frontoian bertan.




Nerea Lizarralde - Irutxuloko Hitza- 2016-04-27

No hay comentarios:

Publicar un comentario