martes, 7 de junio de 2016

LORATEGI HIRIA 2.0: BILERA / CIUDAD JARDIN 2.0: REUNIÓN

LORATEGI HIRIA 2.0 / BITARTEAN

Kaixo lagunak!
Dakizuenez Loiolako Lorategi Hirian Olatu Talkako autoeraikuntza eta paisaigintza tailerren bidez eremua txukuntzen hasi gara, eta gure taldetik, M-etxeatik, interes handia dugu toki honekin lanean jarraitzeko!
Olatu Talkaren prestakuntzan izan genituen bilerak oso emankorrak izan ziren guretzat, batetik zuek ezagutzeko eta, bestetik, leku honek auzotarrentzat suposatzen dituen frustrazioak, esperantzak eta ilusioak  ezagutzeko. Honek markatu zuen zuzen-zuzenean interbentzioaren filosofia, hau da, urteetan zehar udaletxetik etorri beharreko urbanizazio berriaren eraikuntza iritsi BITARTEAN eremua nola erabil dezakegun pentsatu eta egitea.
Olatu Talkan horretarako lehen pausuak ematen hasi ginen, kale altzariak eraiki genituen, kaleko zinea, bidea eta hormak apaindu genituen, kolorea eman genion...Honen prestaketa bileretan zuekin lanean ibili ondoren asko gustatuko litzaiguke zuekin hasitako harremana berriro hartzea eta prozesu honekin zuekin, auzotarrekin, jarraitzea. Horretarako ASTEAZKEN HONETAN 17:30etan Loiolako Kultur Etxean bileratxo bat antolatu dugu, auzotar guztientzat irekia, Lorategi Hiriaren eremu hau auzotarrak nola eta zertarako erabili ahalko genukeen pentsatzeko, zer aukera ematen dituen, zertarako izango litzatekeen interesgarria... Komentatu zen bileretan guraso talde bat interesatuta egongo litzakeela bertan umeentzat espazio bat atontzeko, adibidez, edota beste kolektibo edo pertsonek ere seguraski edukiko dituzue ideia eta proiektuak.
Duela gutxi Udaleko diru laguntza bat jaso dugu prezisamente Lorategi Hirian hasi dugun proiektu honen harira eta gure planteamendua bileratxo honen emaitzekin bertan beste ekimen bat egitea litzateke.
Horregatik, asko gustatuko litzaiguke batetik zuek bilera honetan parte hartu ahalko bazenute eta bestetik deialdia zabalduko bazenute. Behean doakizue asteazkeneko bileratxoaren deialdia eta azalpena.
Mila esker eta asteazkenean elkar ikustea espero dugu!
Miren eta Nagore 
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

ERRELATOAK


Urteak dira Loiolako Lorategi Hiria urbanizazio berri baten zain dela... Eta zer gertatzen da BITARTEAN?
Hau ez da Lorategi Hirirako hirigintza plangintza bat diseinatzeko tailerra, ez eta etorkizun urrun baterako ardatzak pentsatzeko tailerra. Hau ORAINA EGITEKO tailerra da.
M-etxea arkitektura elkarte bat gara eta duela gutxi, Olatu Talka jaialdiaren testuinguruan, Lorategi Hiria atontzeko tailer batzuk burutu ditugu muralak margotuz Ikasbide eta La Salleko ikasleekin batera, altzariak eraikiz Uba zentroko gazteekin eta beste hainbat bolondresekin...
Urteak daramatza Loiolak bertan etxe eta ekipamendu berriak ekarriko dituen plangintzaren zain, baina ikusi dugu leku atsegin eta erabilgarria izan daitekeela ORAIN. Zer egingo zenuke zuk bertan? 

Tailer honetan Ula Iruretagoiena arkitektoa izango dugu dinamizatzaile lanetan, eta berak azotarren nahi eta desio horiek hirigintza araudiekin uztartzeko lana egingo du.

Non: Loiolako Kultur Etxean Noiz: ekainaren 8an, asteazkena, 17:30etan
LORATEGI HIRIA 2.0 // BITARTEAN // 



----------------------------------------------------------------------------------------------
RELATOS

Hace ya muchos años que la Ciudad Jardín de Loiola está a la espera de una nueva urbanización... ¿Y qué pasa MIENTRAS TANTO?
Éste no es un taller para diseñar una plan urbanístico para la Ciudad Jardín, tampoco es para definir unos ejes estratégicos. Éste es un taller para HACER EL AHORA.
M-etxea somos una asociación de arquitectura y hace poco hemos realizado una intervención para acondicionar una zona de Ciudad Jardín dentro del contexto del festival Olatu Talka, en el que hemos pintado unos murales junto con los alumnos de Ikasbide y La Salle, hemos construído mobiliario urbano junto con los jóvenes del centro Uba y otros voluntarios...
Loiola lleva mucho tiempo esperando un plan urbanístico que contempla la construcción de nuevas viviendas y equipamientos en este espacio, pero hemos visto que éste puede ser un sitio agradable y útil HOY. ¿Qué harías tú allí? 

La arquitecta Ula Irureagoiena se encargará de dinamizar este taller y de poner en un mismo plano las necesidades y deseos de los veci@s y la normativa urbanística.

Lugar: Casa de Cultura de Loiola 
Fecha y hora: miércoles 8 de junio, a las 17:30 

LORATEGI HIRIA 2.0 // BITARTEAN // 

No hay comentarios:

Publicar un comentario