NOIZ: UZTAILAK 24 IGANDEA
NON: LOIOLAKO FRONTOIAN
RAMON DIAZEN OMENEZKO PILOTA PARTIDAK ANTOLATU DITUZTE
Loiolako frontoian pala eta eskuzko norgehiagokak jokatuko dituzte, igandean.
Ramon Diazen oroimenez, pilota partidak antolatu ditu Loiolatarra kirol elkarteak, lehen aldiz. Hain zuzen ere, pilota zuen zaletasun nagusia Diazek, eta auzoan lan handia egin zuen, kirol hori bultzatzeko. 2001ean, ordea, Aralar kalean hil zuen ETAk Diaz, kotxean bonba bat jarrita; ordutik, hildako toki berean oroitzen dute urtero.
Loiolako frontoian izango dira lehiak, igandean, eta norgehiagoken ostean, herri bazkaria egingo dute.
EGITARAUA:
11:00etan, pala partidak:
- SALABERRIA – GASTESI
- ZUMETA -TXOPERENA
12:00etan, esku huska:
- CHIAPUSO -ESNAL
- KOKA -ELOLA
Bazkariak 25 euroko prezioa izango du, eta interesa duenak osteguna izango du izena emateako azken eguna (Aldazabal tabernan edo Loiolatarra elkartean).
Hau izango da menua:
- Bodegako urdaiazpikoa
- Arrain pudina
- ARRAIN ZOPA
- IBERIAR MASAILAK SALTSAN
- EDARIAK, POSTREA ETA KAFEA
Irutxuloko Hitza - Estitxu Zabala - 2016-07-19
No hay comentarios:
Publicar un comentario