lunes, 10 de octubre de 2011

LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS ETA BIZARDUNAK MARTUTENEKO FESTETAN

Asteburuko ekitaldiak pasa eta gero, pixka bat deskantsatu eta berriro festetarako prest ditugu Martuteneko lagunak. Loiolatar guztiak ere, noski, gonbidatuak gaude festetara (eta ez bait gaituzte gonbidatzen, ba berdin berdin azalduko gera festetan, allakuidaos!!!).

Astearterako (urriak 11) kontzertu martxosoa antolatuta dago parkean.

22:30-etan: LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS

Alde batetik, LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS taldea arituko da 22:30 - etatik aurrera. Talde napar honek mexikoko musika alaitsua eskaintzen du, baina ez pentsa hau betiko "mariatxi" talde bat denik, ez, talde honek mexikar musika ganberro, parrandazale eta rok doinuekin nahastua erabiltzen ditu giroa berotu eta adin guztietako jendea saltoka jartzeko. "Impekables" izena zuten lehen, baina aldaketa garai bat igaro eta gero, Los Zopilotes Txirriaos sortu zen eta aukera ederra izango degu beraiekin dantza egin eta ondo pasatzeko.

www.zopilotes-txirriaos.com

00:30-etan: BIZARDUNAK

  Ondoren,  gaueko hamabiterdiak aldera BIZARDUNAK taldearen txanda izango da. Hauek ere naparrak dira, parranda zaleak eta martxosoak ere, baina musika mota oso ezberdina jorratzen dute. Folk-Rock euskaldun radikala bezala definitu dezakegu beraien doinuak eta irlandar eta euskal musikaren nahaste bat direla esan genezake. Euskal Herrian ezagunak izateaz gain, Irlandan eta Italian ere eskeini dituzte kontzertuak eta beraien bigarren diska urte honetan kaleratu dute: En Zugzwang. Lehenengoa, Bizardunak, 2009-koa da eta oso harrera ona izan zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario