URUMEA ARROKO BASERRIAK, IRUDITAN
Hontza elkarteak eta Loiola kultur etxeak antolatuta, Urumea bailarako
baserriak izeneko txangoa egin zuten larunbatean. Goiz osoa iraun zuen
txangoak, eta, eraikinak ikusteaz gain, Josu Tellabide historiagilearen
azalpenak entzun ahal izan zituzten bertan parte hartu zutenek.
Eguraldi onak lagunduta, Loiola, Martutene, Altza eta Egiako hainbat
baserri ikusi zituzten parte hartzaileek, eta baita hainbat bitxikeria
ere; besteak beste, Tellabideren esanetan Gipuzkoan gelditzen den txisku
motako upel bakarra, kare hobia, eta baserrietako portuak. Ibilaldiaren
irudi laburpena ekarri du gune honetara IRUTXULOKO HITZA-k.
Mikel Goñi, Irutxuloko Hitza, 2012-12-03
http://irutxulo.hitza.info/2012/03/12/urumea-arroko-baserriak-iruditan/
Blog dedicado al barrio de Loiola, de Donostia, donde los vecinos del barrio pueden expresarse, publicar sus sugerencias, quejas y todo lo relacionado con nuestro barrio. Email para publicación de información: loioladonostia@gmail.com Loiola auzoari buruzko bloga, non bertako auzotarrek beraien berriak, kexak, aholkuak edo auzoarekin loturik dagoen beste edozer argitaratu dezakete. Blog honetan argitaratua izatea nahi duzuen informazioa loioladonostia@gmail.com helbidera bidali dezakezue.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario