lunes, 2 de abril de 2012

APARKALEKU BERRIA LAISTER PREST


Autoa uzteko 23 toki gehiago izango ditu Loiolak




Aste Santua igarotzerakoan, autoa uzteko 23 toki gehiago izango dituzte loiolatarrek. Añarbek Loiolako zeharbidearen alboan zuen ponpatze estazioa eraitsi zuen eta libre geratu den eremuan aparkalekua handituko dute. Denera, 53 autorentzako lekua egongo da.
Aparkalekua asfaltatzen ari dira orain eta datozen egunetan margotze lanak egingo dituzte, Aste Santua bukatzen denerako prest izateko. Loiolako zeharbidetik sarbide zuzena izango du eta Urbasa Mendiaren kaletik ere sartu eta irten ahal izango da.
Jon Albizu Mugikortasun zinegotziaren esanetan, “auzoan egon den eskaerari erantzunez hartutako erabakia da”.

Irutxuloko Hitza 2012-03-30

http://irutxulo.hitza.info/2012/03/30/autoa-uzteko-23-plaza-gehiago-izango-ditu-loiolak/

No hay comentarios:

Publicar un comentario