Isabel Zapardiez diseinatzaile loiolatarrak, aurten ere, Cibeles
Madrid Novias-en parte hartuko du. Ezkontzen alorreko pasarela
garrantzitsuenetakoa da, eta bertan, 2013rako prestatu duen bilduma
aurkeztuko du. Lehenengoz, eztei eta festa jantziek osatutako desfilea
egingo du Cibelesen.
Egunotan maiatzaren 3an erakutsiko dituen lanei azken ukitua ematen
ari zaie. Loiolatarraren hitzetan, bildumako soinekoek “xarma eta
emetasuna” dute ezaugarri. Batzuetarako, ninfen eta maitagarrien ideia
hartu badu ere,”arrosa eta kristal koloreko glamourrez eta
adierazgarritasunez betetako mundua” nagusi da.
Maitane Aldanondo, Irutxuloko Hitza, 2012-04-20
http://irutxulo.hitza.info/2012/04/20/isabel-zapardiez-moda-diseinatzaile-donostiarra-cibeles-madrid-noviasen-izango-da/
Blog dedicado al barrio de Loiola, de Donostia, donde los vecinos del barrio pueden expresarse, publicar sus sugerencias, quejas y todo lo relacionado con nuestro barrio. Email para publicación de información: loioladonostia@gmail.com Loiola auzoari buruzko bloga, non bertako auzotarrek beraien berriak, kexak, aholkuak edo auzoarekin loturik dagoen beste edozer argitaratu dezakete. Blog honetan argitaratua izatea nahi duzuen informazioa loioladonostia@gmail.com helbidera bidali dezakezue.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario