miércoles, 18 de enero de 2012

2 MEDALLAS DE ORO PARA EL ESQUIADOR LOIOLATARRA JON SANTACANA


Jon Santacana logra dos medallas de oro en Sestriere

El esquiador paralímpico donostiarra Jon Santacana, junto con su guía Miguel Galindo, se ha hecho con dos medallas de oro en la IPCAS Race de esquí alpino, celebrado en la estación italiana de Sestriere. En eslalon gigante, Santacana se hizo con la primera plaza con los mejores tiempos en las dos mangas. En eslalon, Santacana (categoría B2, que engloba a deficientes visuales con un pequeño resto de visión) volvió a ser el más rápido y se alzó con un nuevo oro.

http://www.diariovasco.com/v/20120116/deportes/mas-deportes/santacana-logra-medallas-sestriere-20120116.html#opina

DV 16-01-2012

Jon Santacana eskiatzaile loiolatarrak bi urrezko domina eskuratu ditu

Italian jokatutako Ipcas Race izeneko lehian egin du lorpena kirolari paralinpiarrak, joan den asteburuan
Neguko kirolen denboraldia puri- purian dago eta Jon Santacanak ez du itxaron garaipen berriak lortzeko. Izan ere, ikusmen arazoak dituen eskiatzaile paralinpiarrak bi urrezko domina lortu berri ditu, eski alpinoko Ipcas Race-e izeneko lehian. Oraingoan ere, Miguel Galindo izan du bidelagun, gida lana eginez. Sestrieren jokatu zuten lehia, Italian, joan zen asteburuan. Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak antolatu zuen lehiaketa eta Espainiako taldeko kide izan zen bertan Santacana.
Eski Alpinoaren barnean, hainbat modalitateetako lehiak jokatu zituzten partaideek. Hori bai, guztietan ere, B2 kategorian aritu zen Santacana, hori baita ikusmen urritasuna duten eskiatzaileak batzen dituena. Eslalom erraldoian lortu zuen urrezko lehen domina Santacanak. Izan ere, bi txandetan denbora marka onenak egin zituen. Lehenengo txandan, 44’04’’ko denbora lortu zuen loiolatarrak, eta bigarren txandan, berriz, 47’03’’koa. Hala, guztira 1min.31’07’’ko denbora batu zuen.
Bestetik, eslalomeko proban ere lehiatu zen Santacana, berriro ere azkarrena izanik. Ordukoan, 37’27’’ko denbora lortu zuen lehen txandan, eta 40’79’’koa bigarrenean. Hala bada, bi txandetako denborak batuta, 1 min. 18’06’’ko kronoarekin lortu zuen bigarren urrezko domina.
Italiako Ipcas Race jokatu aurretik, eszenatoki berean, eski egokituko Europako Kopako jardunaldietako bat jokatu zuten. Lehia horretan, ordea, Santacanak ez zuen parte hartu. Aurrerantzean izango du zertarako prestatu, urteroko lehiak ez baitira gutxi izaten.
Neguko jokoei begira
Iazko urtarrilean, Munduko Txapelketan parte hartu zuen Santacanak, bere prestaketa bereziki horretara bideratuz. Orduan ere, dagoeneko 2014ko Neguko Paralinpiar Jokoak buruan zituela onartu zion Irutxuloko Hitzari. «Epe luzera, 2014ko Olinpiar Jokoak ere buruan ditugu, baina pixkanaka joan behar da eta gertuago dauden lehiei begiratu». Oraindik, ordea, badu prestatzeko denbora, Sochiko lehia iritsi bitartean.
 
http://irutxulo.hitza.info/2012/01/18/jon-santacana-eskiatzaile-loiolatarrak-bi-urrezko-domina-eskuratu-ditu/

Estitxu Zabala, Irutxuloko Hitza, 2012-01-18




ZORIONAK JON!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario