jueves, 5 de enero de 2012

LOIOLAKO GAZTE ASTEA: KARRO-PINTXO -POTEOA ETA 3GABE2-REN KONTZERTUA

Loilako Gazte Astearen azkenengo eguna da gaur, osteguna hilak 5. Gaurko honetan aste honetarako antolatu diren ekintzeetariko garrantzitsuena izango da: 3GABE2 Rock taldearen kontzertua, Loiolako Kulturetxean, gaueko 23:00-etatik aurrera. Sarrera dohainik da. 3GABE2 talde donostiarra da, aski ezaguna, kontzertu ugari eman bait dituzte Donostiako auzoetako festetan eta baita Aste Nagusian Donostiako piratek antolaturiko kontzertuan.


Baina aurretik, Karro-Poteoa + Pintxo - Poteoa prestatu dute Aste Gaztearen antolatzaileek, Loiolako tabernarien laguntzaz. Hau 19:30-etatik aurrera izango da, Aldazabal tabernatik hasita tabernaz taberna joango delarik. Bidean zehar, aste honetan izandako txapelketa ezberdinen sariak bananduko dira.

  Taberna hauek hartuko dute parte gaurko Pintxo - Poteoan: Aldazabal, Ione, Aloña, Satorra, Iruña, Hontza, Ardube, Elizalde, Izarraitz eta Oxkarbi. Pintxo + Potea prezio berezian eskeiniko dute.

 


Hona hemen atzo umeek eginiko marrazkia:




1 comentario:

  1. Aupa, ea arazo hau Loiolan ere dagoen ala ez: http://www.adslzone.net/postp2088954.html

    Mila esker

    ResponderEliminar