jueves, 21 de junio de 2012

820 LANGABETU / 820 DESEMPLEADOS

Azken datuen arabera, 820 pertsona langabetu daude Amara Osinaga - Loiola - Martutene eremuan / Según los últimos datos del mes de Mayo, hay 820 personas desempleadas en la zona Amara Osinaga - Loiola- Martutene.


Lan Behatokiaren datuen arabera, 10.980 donostiarrek izena emana dute Lanbideren bulegoetan.


Langabezia hazi egin da maiatzean, 112 donostiarrek lana galdu dute.  Espainiako Lan Behatokiak ezagutarazitako datuen arabera, Lanbideko bulegoan izena emana dutenen zenbaketa 11.000tik gertu dago berriro. Izan ere, 10.980 baitira lanik ez duten donostiarrak. Azken hilabete datua bereziki txarra da. Batetik, urte osoan kopuruak behera egin zuen hilabete bakarraren ia pare hazi delako: apirilean 117 lagunek lana aurkitu zuten, eta maiatzean 112k galdu dute. Bestetik, urteko bosgarren hilabetea ona izan ohi da lan kontuetarako. Udaren atarian, denboraldiko kontratazioak egin ohi dira, eta Aste Santuko oporraldien ondorioz izaten den beherakada mantentzen laguntzen du. Hirian ez da hala izan, Gipuzkoan, aldiz, bai. Gutxigatik, baina eutsi egin dio lurraldeko kontaketak, eta 49 langabe gutxiagorekin amaitu du hilabetea. Hori, ordea, oso datu kaskarra da. Iaz, esaterako, 992 izan ziren.
Langabe berriak, ia erabat, emakumezkoak dira; 107, hain zuzen. Txanponaren beste aldean, lana aurkitu dutenen artean ere, gehiengo dira, baina maila apalagoan. Iragan hilabetean 7.013 kontratu sinatu ziren, eta hauetako %57, 3 emakumezkoei egin zizkieten. Donostiako Sustapeneko Hiri Behatokiaren datuen arabera; maiatzean apirilean baino 648 kontratu berri gehiago egin zituzten. Iazko kopuruekin alderatuta, ordea, %8,9 behera egin dute, orduan, 684 kontratu gehiago sinatu baitziren. Kontratuen %94,5 aldi baterako dira, %3,2 mugagabeak eta %2,4 mugagabe bilakatutakoak.
Zerbitzuak, alor kaltetuena
Zenbateko orokorrei begiratuta ere, emakumezkoek gehiengo izaten jarraitzen dute: 5.858 dira, 5.122 gizonezkoen aldean. Bestalde, adinari dagokionez, gazteen artean bakarrik murriztu da langabe kopurua. 25 urtetik beherakoek osatzen duten multzoa txikiena da; eta maiatzean, 23 lagun gutxitu zaizkio. Ondorioz, 698 dira tarte horretako langabeak. Gainontzeko bi multzoak ia kopuru berean hazi dira. Langabe gehien biltzen duen 25 eta 45 urte artekoan, 66 lagun gehiago daude; eta 5.717 dira. 45 urtetik gorakoak, aldiz, 4.496 dira, 69 langabe berri batu ondoren.
Egoera ekonomiko txarrak gehien kolpatu duen sektorea zerbitzuena da. Azken asteetan, joera hori ez da aldatu, eta 131 langabe gehitu zaizkie bertan lan bila zebiltzanei. Industriak ere gora egin du 21 langabe berrirekin. Are okerragoa izan zitekeen hilabeteko zenbaketa hobetu dutenak eraikuntza, aktibitaterik gabekoa sektorea eta nekazaritza eta abeltzaintza batzen dituen lehen sektorea izan dira. Hauek behera egin dute, 21, 12 eta 7 lagunek lana aurkituta. Beraz, ekaina hasieran lan motaren araberako banaketa ondokoa zen: Zerbitzuten, 8.087 langabe; industrian, 1.090; eraikuntzan, 928; aktibitaterik gabeko sektorean, 779; eta lehen sektorean, 96.
Auzoen bilakaerari erreparatuz, gehien hazi diren auzoak Antigua-Añorga-Ibaeta-Igeldo, Gros eta Aiete-Miramon izan dira, 44, 34 eta 27 lagunetan, hurrenez hurren. Zerrendaren kontrako aldean, berriz, Parte Zaharra eta Erdialdea-Amara Zaharra daude. Bertako 47 eta 33 bizilagunek lana aurkitu baitute. Nahiz eta kopuruetan gorabeherak izan Altzak eta Amara Berrik jarraitzen dute buruan, langabe gehien duten auzoak baitira.
AUZOZ AUZO
  • Altza. 1.732 (1.713 apirilaren 30ean)
  • Amara Berri. 1.278 (1.287)
  • Antigua-Añorga-Ibaeta-Igeldo. 1.206 (1.162)
  • Intxaurrondo. 1.147 (1.142)
  • Egia. 951 (937)
  • Amara Osinaga-Loiola-Martutene. 820 (826)
  • Miramon-Aiete. 827 (800)
  • Gros. 811 (777)
  • Erdialdea-Amara Zaharra. 700 (733)
  • Bidebieta. 536 (528)
  • Ategorrieta-Ulia. 527 (527)
  • Parte Zaharra. 312 (359)
Maitane Aldanondo, Irutxuloko Hitza 2012-06-20
http://irutxulo.hitza.info/2012/06/20/maiatzean-112-langabe-gehiago/

No hay comentarios:

Publicar un comentario